EHUk gidatutako ikerketa batek gaixotasun larriak detektatzeko 'ehunka' markatzaile identifikatu ditu, listuaren bidez
Ikerketa honek "diagnostiko goiztiarrerako eta doitasunezko medikuntzarako tresna indartsu eta ez-inbaditzaile" bat garatzea ahalbidetu lezake, eta kasu askotan odol-analisiak ordezkatu. "Listua fluido biologiko eskuraerrazenetariko bat da, baina oso gutxi erabiltzen da praktika klinikoan, oraingoz", adierazi du Jose Ramon Bilbao EHUko Genetika Medikoko irakasle eta azterlanaren egile nagusiak.