Bero itogarria, ekaineko azken asteburuan
Eguraldia eguzkitsua izango da asteburu osoan, eta tenperaturak gora egingo du egunetik egunera.
Beroa estutzen hasiko da eta uda giroa nagusituko da ekaineko azken asteburuan. Eguzkia izango da protagonista, eta tenperatura altuek kanpoaldean ibiltzera eramango gaituzte.
Biharkoa ostiral eguzkitsua izango da, eta uda giroa izango dugu. Tenperaturak gora egingo du: 30 ºC-ra hurbilduko da berriro barnealdean; kostaldean, berriz, 25-26 ºC inguruan ibiliko dira termometroak. Zerua oskarbi eta hodei gutxirekin ikusiko dugu, baina baliteke lehen orduan hodei batzuk agertzea. Ipar-ekialdeko haizea sartuko da eguerdian, baina atzera egingo du arratsalderako, kostaldean eta Ebroren ibarrean batez ere.
Larunbatean, tenperaturak gora egingo du berriro, 2-3 ºC artean. Barnealdean, 30 ºC-tik gorako tenperaturak izango diztuzte toki askotan, eta 35 ºC-ren bueltan ibiliko dira zenbait puntutan. Kostaldean, brisari esker, epelagoa izango da giroa, eta termometroak ez dira 30 ºC-tik pasatuko. Zerua oskarbi edo oso hodei gutxirekin egongo da, baina litekeena da goizean lainoak sortzea barnealdean. Isurialde atlantikoan, behe-hodeiak ere sor daitezke.
Zure interesekoa izan daiteke
Asteburu lasaia datorkigu, giro eguzkitsu eta udazkeneko tenperaturekin
Giro argi eta epelarekin esango diogu agur urriari
Giro nahasia ostiral honetan, asteburu lasai eta epel baten atarian
Alerta laranja ezarri dute ostiralerako nabigaziorako itsasaldeko arriskuagatik
Fronte hotz batek zaparradak eta tenperaturen beherakada ekarriko ditu, batez ere Kantauri isurialdera