Ibai Uribek Mandubiara 25 aldiz igotzeko erronka bete du, aitaren omenez: "Minak ez du ideologiaz ulertzen"
Indarkeriak bere familiari jarri zizkion aldapen metafora gisa planteatu zuen erronka hau Ibai Uribek. Azkenean, hunkituta eta eskertuta agertu da, senide, lagun eta aitaren moduan ETAren helburu izan ziren hainbat pertsonak eman dioten babesagatik.