Ormuzko itsasartea, petrolioa eta gasa komertzializatzeko gune estrategikoa, ixteko gomendatu du Irango Parlamentuak
Azken hitza, hala ere, Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Gorenak eta Ali Khamenei aiatolak, Irango buruzagi gorenak, izango dute. Persiar golkoaren eta Omango golkoaren artean dago Ormuzko itsasartea, eta tarterik estuenean 54 kilometro ditu. Batez beste 13 zisterna-ontzi igarotzen dira egunero bertatik, eta 15 milioi petrolio-upel baino gehiago garraiatzen dituzte. Itxiko balitz, mundu osoan izango luke eragina.