AEB-K IRANI ERASO DIO

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ormuzko itsasartea, petrolioa eta gasa komertzializatzeko gune estrategikoa, ixteko gomendatu du Irango Parlamentuak

Azken hitza, hala ere, Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Gorenak eta Ali Khamenei aiatolak, Irango buruzagi gorenak, izango dute. Persiar golkoaren eta Omango golkoaren artean dago Ormuzko itsasartea, eta tarterik estuenean 54 kilometro ditu. Batez beste 13 zisterna-ontzi igarotzen dira egunero bertatik, eta 15 milioi petrolio-upel baino gehiago garraiatzen dituzte. Itxiko balitz, mundu osoan izango luke eragina.

Estrecho de Ormuz

Irango Parlamentuak Ormuzko itsasartea ixteko eskatu du igande honetan, AEBk Iranen aurkako erasoa egin ostean. Irango eta Omango kostaldeak banatzen dituen garrantzi estrategikoko puntua da Ormuzko itsasartea. Proposamena baino ez da oraindik, Errepublika Islamikoko Segurtasun Kontseilu Nazionalaren eta Ali Khamenei aiatola eta Irango lider gorenaren onespena behar baitu, baina, baieztatuz gero, mundu osoan izango luke eragina.

Ormuzko itsasarteak berebiziko garrantzia du orain, Israelen eta Iranen (eta orain AEBren) arteko gatazkaren gorakadaren aurrean, bertatik igarotzen baita munduko petrolio eta gas ekoizpenaren % 20 inguru.

Persiar golkoaren eta Omango golkoaren artean dago, batez beste 13 zisterna-ontzi igarotzen dira bertatik egunero, eta 15 milioi petrolio-upel baino gehiago garraiatzen dituzte.

Hainbat urtez, persiar agintariek itsas zirkulazioa blokeatzeko mehatxua egin diete Israeli eta Estatu Batuei, batez ere azken horri, Washingtonek bere programa nuklearragatik ezarritako zigorrei erantzunez.

Mehatxu horiek gero inoiz gauzatu ez badira ere, eremu horretan istilu ugari izan dira azken urteotan, petrolio-ontzien eta zamaontzien erasoak eta konfiskazioak tartean, Iranen eta Estatu Batuen arteko tentsioen erdian, azken horrek Irango petrolioaren salmentari ezarritako zigorrengatik.

Iran petrolio-ekoizle garrantzitsua da, egunero 3,3 milioi petrolio-upel ponpatzen ditu eta 1,7 milioi inguru esportatzen ditu; beraz, tentsioak gora egiten badu, ez da harritzekoa izango Irango petrolio hornidura etetea.

Warren Patterson ING Researcheko lehengaien estrategia-arduradunak, esaterako, hilaren erdialdean ohartarazi zuen tentsioa areagotzeak itsas garraioan etendurak ekar ditzakeela eta horrek eragina izango zuela Persiar golkoko petrolio-fluxuetan.

"Fluxu horien etenaldi esanguratsu bat nahikoa izango litzateke upelaren prezioa 120 dolarrera igoarazteko", adierazi zuen analistak, eta aurreratu zuen etendurak urtearen amaiera aldera arte jarraituz gero, "Brent upela maximo historiko berrietan kotizatzen ikusiko dugula, upeleko 150 dolar inguruko errekorra (2008koa) gaindituz".

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X