Ingurumen eta erreskate-larrialdi bikoitz baten aurrean jarduteko simulakroa egin dute Karraspion
Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak arrakastaz testatu dute euren arteko koordinazioa Bizkaiko hondartzetako larrialdien urteroko simulakroan. Karraspio hondartza (Mendexa) aukeratu dute itsasoko erreskateak, isuri kutsatzaileak eta gisa horretako gertakariei aurre egiteko protokoloak probatzeko.