Zinemajaletasunak ez du mugarik onartzen
Eman dezagun ikusi beharreko pelikula ezinbesteko guztiak (Sirat, The Phoenician Scheme, Mission: Impossible - The Final Reckoning, Lilo & Stitch, 28 Years Later, The Last Showgirl, Black Dog, M3gan 2.0…) ikusi dituzuela dagoeneko. Eman dezagun hain zaretela zinemaz gose eta egarri ezen ikusi beharrekoen zerrendatik kanpoko hainbat ere ezagutu duzuen. Zeintzuk? Ba esaterako, Padre no hay más que uno 5 (hori malnutrizio zuena, hori) edo Jamais sans mon psy (bastante ulergarria zuen jite hori, kariñoa hartzen baitiezu pertsonaiei). Eman dezagun bekatu larria ere egin duzuela eta Bajo un volcán bezalako produktu gaizki eta gehiegi prozesatuak irentsi dituzuela bulimialdi latz batean.
Ados. Akort. Konforme. Zinemajaleok bekatu mortalekin zein bertute altuenekin arintzen ditugu gure gabeziak. Eman dezagun ba ez dagoela barkamena eskatu beharrik: zinemarekiko gure atxikimendu brutala beste adikzio mota bat da. Beste asko bezain arriskutsua. Beste hamaika bezain laketgarria
Eta mendeko, zaletu oro bezala, elkar ezagutzen dugu. Zinemajaletasunak ez du trabarik, oztoporik, mugarik, mugarririk ezagutzen. Agintariek, politikariek, militarrek, estrategek sorturiko lurren arteko zatiketa marratuak erraz asko gainditzen ditugu, gauez hegan egiten duten banpiroak bagina moduan. Aretoetako ilunpe delizios eta mugagabean elkartzen gara, ilunabarreko konklabetan. Zinemaz elikatzen garenok bat gara galaxian, eta lotzen gaituenak elkarrengandik bereizten gaituena baino sendoago eta trinkoagoa da. Goseak eta zinema-txurrut amaigabeek batzen gaituzte.
Frogarik behar? Eder bat eskaini zigun ‘The Guardian’ egunkariak ekainaren azken egunotan. Bukatzear zegoen denboraldiko kuttunenak zituzten pelikulak aukeratzeko eta defendatzeko eskatu zien irakurleei editore buruak, eta hara non Bizkaiko Golkoan bizi garenok maite izan ditugun filmen sorta eder kasik bera hautatu zuten Ozeano Atlantikoaren iparraldean bizi diren horiek. Etsenplurik? Sorrentinoren Parthenope zeluloidezko perla higatua, zeinak Napoli hiriarekiko atxikimendu basa bertsua erakusten duen Nicola Pugliseren Acquamala fabula maltzur distiratsua irakurtzera bultzatu gintuen. Beste adibiderik nahiago? Hegoaldean La receta perfecta izenburu traketspean ezagutu genuen Louise Courvoisierren Ving Dieux! , malenkoniaz gainezka egiten duen komedia, zeinak adore handiz luze iraun duen karteldegian, zeina Comte gaztaren zati bat janez dastatu behar den.
‘The Guardian’ek ekainaren 27an kaleraturiko galdeketaren arabera, Atlantikoak banandurik eta zinemak elkarturik gaudenok beste bi film noraezeko partekatzen ditugu, gure begi eta bihotzetan iltzaturik dauden The Sinners eta Flow, alegia. Biak dira zeharo ezberdinak. Izuzkoa da bata, marraztua eta animatua bestea. Estatu Batuetako hegoalde kartsu eta misteriotsuan gertatzen da bata eta azken uholde erraldoiak ezabaturiko unibertso batean suertatzen da Letonian eginiko bestea, denon gozamenerako animaziozko Oscarra jaso zuena. Biak dira, baina, zinemajale gosetu bat sano eta brabo elikatuko luketen zinema puskak. Biek erakusten dute gure goseak, gure egarriak, gure adikzioak bueltarik ez dutela. Egia biribila uzten dute biek agerian: bada zinemazale ororen arteko elkartasun estrainioa, mugak gainditzen dituena, ozeanoak zeharkatzen dituena.
Zure interesekoa izan daiteke
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.