Kartel xenofoboak jarri dituzte Gasteizko Adurtza auzoko meskitan
Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta. Karteletan "Moros fuera de España" irakur zitekeen.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta. Karteletan "Moros fuera de España" irakur zitekeen.
"Ekialde Hurbilean bidezko bake iraunkorra lortzeko konpromiso historikoari leial eutsiz, Frantziak Palestinako Estatua onartzea erabaki dut", iragarri du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak, Mahmud Abas Palestinar Aginte Nazionaleko presidenteari bidalitako gutunean.
Auto baten eta kamioi baten arteko istripua izan da 17:15ean eta errepidea moztuta geratu da erabat eta auto ilarak sortu dira, inguruko errepideetan ere eraginez. Garabiek ibilgailuak erretiratu eta bidea garbituta, 20:20ean errei bat zabaldu dute eta 21:15an beste biak.
BBVAk bankua erosteko operazioari buruz, Cesar Gonzalez-Bueno Sabadelleko kontseilari delegatuak adierazi du BBVAk bi aukera baino ez dituela hemendik aurrera: "eskaintza hobetzea edo atzera egitea".
Thailandiako eta Kanbodiako armadek liskarrak izan dituzte ostegun honetan mugan, eta gutxienez 12 hildako eta dozenaka zauritu zenbatu dira. Bi herrialdeek bertan behera utzi dituzte haien arteko harreman diplomatikoak. Tiroketak eta aire erasoak izan dira inguruan, tentsioa areagotu ondoren.
Podemos Euskadik deitoratu du Donostiak "animalien tortura eta animalien eskubideak urratzen" jarraituko duela. Victor Lasa zinegotziak gogorarazi duenez, "tauromakiak ukiezina badirudi ere, ez da ukiezina, Estatuko hainbat hiritan lortu baitute zezenketetatik libratzea".
Antza denez, Alberto Gonzalez Amadorrek 350.951 euroko iruzurra egin zion Ogasunari, 2020 eta 2021 urteen artean, faktura faltsuak erabilita.
Gazako agintarien emandako azken datuek diote erasoaldia hasi zenetik 113 lagun hil direla goseak eta desnutrizioak jota. NBEren arabera, desnutrizioa detektatzeko azterketa egin zuten haurren % 16k muturreko desnutrizioa zuten, eta % 95ek ez dituzte bi elikagai talde baino gehiago kontsumitzen. Herrialde askok eskatu diote Israeli NBEren bidez elikagaien sarrera baimentzeko.
Era berean, protestarako eskubidearen defentsa aldarrikatu dute elkarretaratzean. Gainera, Gazte Koordinadora Sozialistako ordezkariek azpimarratu dutenez, atzo gertatutakoak "argi uzten du, beste behin ere, nor den segurtasun arazoak sortzen dituena: Polizia bera, protesta sozialen aurka eginez".
Christine Lagardek ohartarazi du merkataritza-tentsioek eta horiei lotutako ziurgabetasunek euroguneko jarduerari dakarkion arriskuaz, eta horiek azkar konpontzeak eurogunerako pizgarri izan daitekeela ziurtatu du.