"Bakean eta indarkeriarik gabeko" Gasteizko jaiak aldarrikatu ditu Roberto Ugarte Euskadiko Orkestrako zuzendariak
2025eko Andre Maria Zuriaren jaietako pregoiaren protagonista musika izan da. Izan ere, piano doinuek pregoia girotu dute. "Gasteiz musika da", azpimarratu du Ugartek. Ondoren, Maider Etxebarria Gasteizko alkateak jaietako zapia jarri dio.