Negu giroko asteburua, udaberri betean
Azken egunotan udaberriko giroa nagusi izan bada ere, ostiraletik aurrera negua itzuliko da gurera. Iparraldeko haizea oso zakar ibiliko da, tenperaturek nabarmen egingo dute behera, eta 800 metrotik gora elurra egin lezake.
Euskalmeten eguraldi iragarpenaren arabera, gaur aire masa hotza iritsiko da Euskal Herrira. Egunaren hasieran, hodeiak ugariak izango badira ere, oro har, ateri eutsiko dio. Goizak aurrera egin ahala, hodeitza handitu egingo da eta iluntzerako edonon egin lezake euria. Egunaren amaieran elur maila 1.100 metro inguruan kokatuko da. Tenperatura asko jaitsiko da, eta beroenak, 15 ºCtik behera geldituko dira toki gehienetan.
Larunbaterako negu giroa aurreikusi du Euskalmetek.Zerua oso hodeitsu egongo da, eta euri zaparradak izango dira, baina gauean atertzeko joera hartuko du. Gainera, trumoi-ekaitzak ere jo lezake. Elur-maila 800-1000 m inguruan kokatuko da. Iparraldeko haize oso zakar ibiliko da, batez ere, kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperatura maximoak asko jaitsiko dira eta 10-12 ºC artean kokatuko dira kostaldean eta 7-9 ºC-ren bueltan barnealdean.
Igandean, egunaren lehen partean zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da eta noizbehinka zaparrada txikiak botako ditu. Egunaren bigarren zatian zerua estalia egongo da eta prezipitazio txiki-ertaina eta iraunkorra egingo du. Goizaldean elur-kota 700-800 m inguruan kokatuko da eta arratsaldean eta gauean 1000-1200 m-ra igoko da. Ipar- osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorren batekin kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperaturan aldaketarik ez.
Elurrari dagokion abisu horia ezarri du Eusko Jaurlaritzak larunbaterako.
Datorren astearen hasieran, tenperaturak gora egingo du pixkanaka-pixkanaka, eta elur-maila 1.000 metro inguruan kokatuko da.
Zure interesekoa izan daiteke
Eguzkia eta udaberriko giroa neguaren azken txanpan
Astearte honetan eta datozen egunetan tenperatura nahikotxo igoko da, hego haizeak lagunduta. Giro eguzkitsua espero da, hodei gutxi eta 25º inguruko tenperaturak kantauri isurialdean. Astebururako aldaketa dator, eta euri pixka bat egin lezake.
Udaberri giro beteko egunak
Ostarteak eta 20 gradutik gorako tenperaturak izango ditugu udaberriari hasiera emango dion astean. Astelehenen goiza, ostera, petral samarra izango da.
Elurra Euskal Herrira itzuli da udaberriaren atarian
Astebete baino ez da geratzen negua bukatzeko, baina oraindik ere hotza, euria eta toki garaienetan elurra egin du gaur. Iganderako ere, giro petrala espero da.
Eguraldi aldaketa arratsaldean: euria eta hotza datoz astebururako
Goiza argitsua eta epela izango da, baina aldaketa dator arratsalderako: ipar-mendebaldeko haizea sartuko da, eta euria, tenperaturen jaitsiera eta neguko giroa ekarriko ditu astebururako.
Euri-aurreko azken izpien ondoren, negu-girokoa dator asteburua
Gaur eta bihar goizean eguraldi argitsua izango bada ere, ostiral arratsaldearekin batera euri-kontuak iritsiko dira eta larunbatean gailurrak zuritu ere egin litezke.
Ostarteak eta euria, astearen hasieran
Arratsaldetik aurrera hodeiak ugarituko dira eta euria egingo du. Asteartean, orduek aurrera egin ahala, hodeiak gutxitu eta ostarteak irekiko dira, eta arratsaldean zaparradak botatzeko arriskua txikiagoa izango da.
Aldakor eta nahasi dator astea
Astelehenetik asteazkenera euria egingo du tarteka. Ostegun eta ostiralean, berriz, eguzkia eta tenperatura goxoak izango dira nagusi. Asteburuan okertzera egingo du berriro, negu giroa itzuliko baita.
Abisu horia Bizkaian eta Gipuzkoan, prezipitazio iraunkorrengatik
Abisua egun osoan izango da indarrean, 60 litro/m2 baino gehiago pila daitezkeelako. Zerua lainotuta egongo da eta euria izango da protagonista; zaparradak ugariak izango dira. Gainera, iparraldeko haizea ibiliko da, bizi-bizi zenbait momentutan.
Euria bueltan da eta tenperaturek behera egingo dute
Giro nahasi eta ezegonkorra gutxienez asteburura arte mantenduko da.
Eguzkia nagusi asteazkenera arte; ostegunean, euria eta tenperaturek behera
Tenperaturak sasoi honetarako batezbestekoaren gainetik izango dira; kostaldean maximoak 20 ºC-ra irits daitezke.