Eguraldiaren iragarpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iritsi da euria azkenean Euskadira

Astelehen eguzkitsu eta epel baten ostean, astearteak aldaketa dakar. Fronte bat sartuko da arratsaldean: tenperaturak jaitsi egingo dira eta zaparrada mardulak espero dira kostaldean. Giro nahasiarekin jarraituko dugu asteburura arte gutxienez.
EURIA LLUVIA HONDARRIBIA EGILEA JOSE MARIA VEGA
Bi pertsona paseatzen Hondarribian, euritakoaren azpian. Argazkia: Jose Maria Vega

Astea eguzkiarekin eta tenperatura epelekin abiatu dugun arren, gaurkoak aldaketa dakar, eta, fronte bati esker, euritara joko du azkenean Euskadin, EITB Mediako Meteorologia zerbitzuaren iragarpenaren arabera.  

Gauzak horrela, astearte arratsaldean, tenperaturak jaitsi egingo dira (18 ºC-ko maximoak izango ditugu) eta zeruak estalita egongo dira. Gainera, zaparradak izango ditugu EAE osoan, mardulagoak kostaldean eta arinagoak Arabako barnealdean. Nafarroako barnealdean, zoritxarrez, ez da euririk espero, eta lehor jarraituko du.

Asteazkenetik aurrera, giro nahasia eta euria izaten jarraituko dugu, asteburura arte gutxienez, eta tenperatura maximoak 15-16 ºC-ren bueltan ibiliko dira.

Une oro, eguraldiari buruzko informazio gaurkotua kontsulta dezakezu eitb.eus-en, eta zure argazkiak bidali.

Albiste gehiago eguraldia

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gau tropikala pasa dute Bilbon

Euskalmeten arabera, datorren gaua aurrekoaren antzekoa izango da balio termikoei dagokienez.

Termometro en el centro de Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du beroagatik ostiralera arte

Gaur, tenperatura maximoak 35 gradu ingurukoak izango dira Araba hegoaldean, Ebroko ardatzean. Kostaldean, berriz, maximoak freskoagoak izango dira eta 27 gradu inguru izango ditugu. Bizkaian eta Gipuzkoan, aldiz, 33 gradura iritsi daitezke. Ostegunean eta ostiralean egoera horrek bere horretan jarraituko du: maximoak 28 gradukoak izango dira kostaldean, 33 gradukoak Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean eta Arabako erdialdean, eta 35 gradukoak Ebroko ardatzean.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekaitzak Arabako hego-mendebaldetik sartzen hasi dira

Trumoi-zaparradak bota ditzake, zenbait lekutan handiak izan daitezke eta txingorra egin dezake. Nafarroako hegoaldeko muturrean ere zaparradak eta trumoi-ekaitzak izango dira, Espainiako Meteorologia Agentziak iragarri duenez. 

Gehiago kargatu