Tenperatura itogarriak larunbat honetan Euskadin: 37 ºC-ra iritsiko dira barnealdean
Gaua bereziki beroa izango da lurraldeko leku askotan. Hori dela eta., abisu horia ezarri du Segurtasun Sailak. Horrez gain, egunez tenperatura altuak espero dira, eta igandean 37 ºC-ra hel daitezke termometroak Araba eta Nafarroa hegoaldean.
Udako giroa asteburu honetan. Argazkia: Lorentxo Portularrume
Euskadik beroari egingo dio aurre asteburu honetan, eta ez bakarrik egunez, baita gauez ere. Hori dela eta, Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du tenperatura altuengatik larunbateko 13:00etatik 20:00etara. Maximoak 35 ºC ingurukoak izango dira Arabako hegoaldean eta 32 ºC ingurukoak Arabako gainerako eskualdeetan, 31 ºC ingurukoak Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean eta 26 ºC ingurukoak kostaldean. Termometroak 35 ºC-ra irits litezke Nafarroa erdialdean, eta 37 ºC-tik pasa litezke Ebro ibarrean.
Halaber, iragarri duenez, tenperaturak ohi baino altuagoak izango dira larunbateko gauerditik igandeko 20:00ak arte, eta, ondorioz, abisu horia izango da indarrean, tenperatura iraunkorrak tarteko.
Gaueko minimoak nekez jaitsiko dira 19 ºC-tik kostaldean, eta 17 ºC ingurukoak izango dira Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean. Araban, minimoak 17 ºC-koak izango dira erdialdean eta 18 ºC-koak lurraldearen hegoaldean. Gaueko giro bero horrek atsedena zaildu eta etxe eta eraikinetan beroa batzea erraztu dezake.
Bestalde, igandean, 12:00etatik 20:00etara, maximoak 34 ºC ingurukoak izan daitezke isurialde atlantikoan, 35 ºC-koak trantsizio-eremuan eta 37 ºC-koak Ebro ibarrean. Bestalde, tenperatura maximoak 28 ºC ingurukoak izango dira kostaldean.
Igandean, abisu horia ezarriko dute tenperatura altu iraunkorrengatik; izan ere, minimoak eta maximoak 19-28 ºC-koak izan daitezke kostaldean, 17-34 ºC-koak barnealdean, 17-35 ºC-koak trantsizio-eremuan eta 18-37 ºC-koak Ebro ibarrean.
Segurtasun Sailak gogorarazi du oso garrantzitsua dela beroa saihesteko neurriak hartzea, etengabe hidratatzea eta egunaren erdiko orduetan eguzkitan luzaro ez egotea.
Osasun alerta gorria Ebroko Erriberan
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak ostiral honetan azpimarratu duenez, arreta handiz ibili behar da datozen egunetan Ebroko Erriberan, tenperatura oso altuak izango baitira, osasun alerta gorria ezarri behar izaterainokoak.
Nafarroan, gehiegizko tenperaturak eta airearen kutsadurak osasunean dituzten ondorioak prebenitzeko plan bat dago. Plan horrek lau arrisku-maila ditu (berdea, horia, laranja eta gorria), eta pertsona bakoitzak bere populazio-taldearen arabera interpretatu behar du.
Zehazki, alerta gorriak honako hauek dakartza: aparteko arrisku-faktorerik gabeko biztanleentzat, arrisku ertaina; arrisku handia, 65 urtetik gorakoentzat eta arrisku-faktoreren bat duten 65 urtetik beherakoentzat; eta muturreko arriskua, arrisku-faktore gehigarriak diutzten 65 urtetik gorakoentzat.
Hala ere, Foru Gobernuaren arabera, 2024an bero-kolpeen ondorioz artatu zituzten herritarren % 76,8k ez zuten arrisku-faktorerik, eta horietan garrantzi handiagoa izan zuten beroak erasandako pertsonek egiten zituzten jarduerek, batez ere lanarekin eta ariketa fisikoarekin lotutakoak, baina baita, esfortzu fisikorik egin gabe ere, eguzkitan edo tenperatura altuetan egotea eskatzen zuten aisialdiarekin lotutako jarduerek ere.
Lan-eremuan kontu handiz ibiltzeko eskatu dute, eta oso garrantzitsutzat jo dute tenperatura handiagatiko osasun-alerta ezarritako egunetan enpresek identifikatzea eta ebaluatzea deserosotasuna eta estres termikoa izateko arriskua, langileak arriskuan ez jartzeko.
Aldi berean, muturreko tenperaturekiko esposizioari dagokionez, osasunaren zaintza espezifikoa bermatu behar da, arreta berezia jarriz langile kalteberei. Halaber, berora egokitzeko prozesua errespetatzeko gomendatzen da, egunak behar izaten baitira.
Zure interesekoa izan daiteke
Epel eta eguzkitsu abiatu da Pazko astea, eta ziurgabetasuna nagusituko da asteartetik aurrera
Aire hotza izango dugu altueran astearte arratsaldetik aurrera, eta depresio horren kokalekuaren arabera, eguraldia batera edo bestera aldatuko da. Gaur-gaurkoz, ateri eta epel jarraituko duela diote modeloek.
Udaberriko giroa eta eguzkia nagusi izango dira Aste Santuko asteburuan
Euskalmeten eta AEMETen aurreikuspenek joera aldaketa aurreikusten dute EAEn eta Nafarroan. Aste Santuko asteburua eguzkitsua izango da, eta tenperatura altuagoak izango dira.
Albiste izango da: badator eguzkia
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
Negu giroarekin ekingo diogu Aste Santuari, eta ostiraletik aurrera hasiko da epeltzen
Hotza, hodeiak eta euria izango dira protagonista. Ostiraletik aurrera, eguraldia egonkortu egingo da eta tenperaturak gora egingo du.
Eguzki eta bero konturik ez, gutxienez ostiralera arte
Euria eta hotza izango dira nabarmen asteko lehenengo egunetan. Osteguna ere gris antzean egongo da, zaparradak baztertu gabe. Badirudi, ostiral arratsaldean iritsiko dela aldaketa.
Abisu horia elur-maila 1.000 metrotik behera jaitsiko delako
Gauerditik igandeko 18:00etara, 700-800 metrora jaitsiko da elur-kota EAEn, eta Nafarroako Pirinioetan 21:00etan jarriko dute indarrean abisua.
Hotza, euria eta elur-kotaren jaitsiera astebururako
Elur-kota jaisten joango da eta euriaren intentsitatea ere aldatzen joango da.
Ostiralean menia labur bat izango den arren, hotza eta lainoak izango dira nagusi martxoaren hondarrean
Osteguneko giro goibelaren ostean, ostiralean hobera egingo du apur bat, baina astebururako zerua hodeitsu egongo da berriro, eta zaparradak, iparraldeko haizea eta tenperatura freskoak izango dira nagusi.
Adio udaberri giroari
Asteartea izango da asteko egunik eguzkitsuena. Goibel eta ilun datoz gainerako egunak, nahiz eta ostiralerako tregoa txiki bat espero den.
Eguzkia eta udaberriko giroa neguaren azken txanpan
Astearte honetan eta datozen egunetan tenperatura nahikotxo igoko da, hego haizeak lagunduta. Giro eguzkitsua espero da, hodei gutxi eta 25º inguruko tenperaturak kantauri isurialdean. Astebururako aldaketa dator, eta euri pixka bat egin lezake.