Termometroak 38,1 gradura iritsi dira barnealdeko zenbait txokotan, bero-boladaren azken egunean
Hala ere, eguraldi-iragarpenen arabera, gaur bukatuko dira muturreko tenperaturak. Arratsalde-gauean bero-hodeiak sor daitezke eta trumoi-zaparrada bota ditzake, batez ere hegoaldean.
Agurainen (Araba) izan da tenperatura altuena gaur Euskal Autonomia Erkidegoan (38,1), eta Eturan eta Moredan (biak Araban) 37 gradutik gorakoak izan dira, Bergarako (Gipuzkoa) San Prudentzio estazioan bezala.
Kantauri aldeko barnealdea, hau da, Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdea, alerta laranjan egon da agur tenperatura altuengatik, eta gainerako eskualdeetan abisu horian, baina kostaldean beroa ez da hain handia izan eta 30 gradutik behera geratu da.
Euskalmetek 17:00ak arte bildutako informazioaren arabera, Araban 30 gradutik gora egon dira estazio meteorologiko guztiak, Herrerakoa izan ezik, 29,1 graduko tenperatura maximoarekin.
Balio altuenak Agurainen (38,1), Eturan (37,5) eta Moredan (37,2) izan dira, baina beste askok (Espejo, Abetxuko, Alegria eta Kanpezu) 36 gradu baino gehiago izan dituzte.
Bizkaian eguna ez da hain beroa izan. Igorren izan da maximoa (34,8), eta Elorrion eta Otxandion 34 gainditu dira. Kostaldean tenperatura samurragoa izan da eta, adibidez, Bilboko Portuan 22,6koa izan da maximoa, eta Larrañazubin, Getxon, 26,3koa.
Gipuzkoan San Prudentzioko estazio meteorologikoak lurraldeko maximoa erregistratu du 37,3 gradurekin, ondoren Urkulu (36,9), Arrasate (36,8) eta Oñati (36,6).
Kostaldean ere beroa egin du, baina gutxiago: 28,5eko maximoa Higer lurmuturrean (Hondarribia) eta samurragoa Inurritzan (Zarautz), 24,4ra iritsi baitira.
Minimoei dagokienez, EAEko txikiena Arabako Pagoetako (12,2) eta Aguraingo (13) estazioetan izan dira.
Segurtasun Sailak alerta laranjara igo du Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean tenperatura maximoengatik ezarritako abisua.
Bero bereziki itogarria izan da gauean Euskal Herriko hainbat txokotan, milaka pertsonak ezin izan baitute lo egin "gau tropikala" delakoaren ondorioz. 20 gradutik gorako minimoak izan dira hainbat lekutan: Donostian (20/29 ºC), Bilbon (21/30 ºC) eta Iruñean (21/36 ºC), esaterako.
Arratsalde-gauean bero-hodeiak sor daitezke eta trumoi-zaparrada bota ditzake, batez ere hegoaldean. Gainera, egunaren bigarren partean iparraldeko haizea ibiliko da.
Udako lehen beroaldiak muturreko balioak utzi ditu leku askotan, eta litekeena da ekaina inoiz izan den beroena izatea. Hala ere, aurreikuspenak betetzen badira, gaur bukatuko da bero itogarria.
Asteazkenean, tenperaturak orokorrean behera egingo du, eta maximoak 30 ºC-tik behera izango dira, Ebroko haranean izan ezik. Minimoak ere zertxobait jaitsiko dira, baina leunak izaten jarraituko dute.
Zerua estalita egongo da kostaldean, hodei baxuekin, eta barnealdean bero-hodeiak nagusituko dira. Arratsaldetik aurrera trumoi-zaparradak bota ditzake, batez ere barnealdean. Haizeak iparraldetik joko du, bai barnealdean, bai kostaldean, eta egunaren amaieran zakartu egingo da.
Zure interesekoa izan daiteke
Epel eta eguzkitsu abiatu da Pazko astea, eta ziurgabetasuna nagusituko da asteartetik aurrera
Aire hotza izango dugu altueran astearte arratsaldetik aurrera, eta depresio horren kokalekuaren arabera, eguraldia batera edo bestera aldatuko da. Gaur-gaurkoz, ateri eta epel jarraituko duela diote modeloek.
Udaberriko giroa eta eguzkia nagusi izango dira Aste Santuko asteburuan
Euskalmeten eta AEMETen aurreikuspenek joera aldaketa aurreikusten dute EAEn eta Nafarroan. Aste Santuko asteburua eguzkitsua izango da, eta tenperatura altuagoak izango dira.
Albiste izango da: badator eguzkia
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
Negu giroarekin ekingo diogu Aste Santuari, eta ostiraletik aurrera hasiko da epeltzen
Hotza, hodeiak eta euria izango dira protagonista. Ostiraletik aurrera, eguraldia egonkortu egingo da eta tenperaturak gora egingo du.
Eguzki eta bero konturik ez, gutxienez ostiralera arte
Euria eta hotza izango dira nabarmen asteko lehenengo egunetan. Osteguna ere gris antzean egongo da, zaparradak baztertu gabe. Badirudi, ostiral arratsaldean iritsiko dela aldaketa.
Abisu horia elur-maila 1.000 metrotik behera jaitsiko delako
Gauerditik igandeko 18:00etara, 700-800 metrora jaitsiko da elur-kota EAEn, eta Nafarroako Pirinioetan 21:00etan jarriko dute indarrean abisua.
Hotza, euria eta elur-kotaren jaitsiera astebururako
Elur-kota jaisten joango da eta euriaren intentsitatea ere aldatzen joango da.
Ostiralean menia labur bat izango den arren, hotza eta lainoak izango dira nagusi martxoaren hondarrean
Osteguneko giro goibelaren ostean, ostiralean hobera egingo du apur bat, baina astebururako zerua hodeitsu egongo da berriro, eta zaparradak, iparraldeko haizea eta tenperatura freskoak izango dira nagusi.
Adio udaberri giroari
Asteartea izango da asteko egunik eguzkitsuena. Goibel eta ilun datoz gainerako egunak, nahiz eta ostiralerako tregoa txiki bat espero den.
Eguzkia eta udaberriko giroa neguaren azken txanpan
Astearte honetan eta datozen egunetan tenperatura nahikotxo igoko da, hego haizeak lagunduta. Giro eguzkitsua espero da, hodei gutxi eta 25º inguruko tenperaturak kantauri isurialdean. Astebururako aldaketa dator, eta euri pixka bat egin lezake.