Ekaitz bortitzek arazoak sortu dituzte Nafarroan
Tutera eta Iruñea lotzen dituen autobidea itxi egin behar izan dute, euri eta txingor ekaitz handia izan baita. Tuteran, zezen plazako hegal baten zati bat erori da. Gainera, Castejon eta Erriberri arteko tren zerbitzua bertan behera utzi behar izan dute, hiru zuhaitz katenaria gainera erori baitira.
Zenbait egunetan tenperatura altuak eta zerua oskarbi egon ondoren, aldaketa iritsi da.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du ostiral arratsalderako Araban eta Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean, zaparrada handiak espero zirelako, batez ere Araban. 30 litro baino gehiago pilatu dira ordubetean zenbait tokitan. Horrela, Nanclares Okan 38,3 litro bota ditu ordubetean, Subillan 31,5 eta Espejon 23. Txingorra ere bota du txoko batzuetan.
Ekaitz gogorrak Erriberan
Nafarroan, Tutera eta Iruñea lotzen dituen autobidea itxi egin behar izan dute, euri eta txingor ekaitz handia izan baita.
Tuteran, zezen plazako hegal baten zati bat erori da. Zorionez, plaza itxita zegoen eta ez da inor zauritu.
Gainera, Adifek jakinarazi duenez, Castejon eta Erriberri arteko tren zerbitzua bertan behera utzi behar izan dute, hiru zuhaitz katenaria gainera erori direlako eta trenbide sarearen zati hori tentsiorik gabe utzi dutelako.
Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak ere alerta laranja ezarri du Nafarroa erdialdean eta Erriberan, 16:00etatik 23:00etara, prezipitazioengatik, eta abisu horia Foru Erkidegoko isurialde atlantikoan eta Pirinioetan, prezipitazio handiak espero baitituzte denbora tarte berean.
Hori dela eta, Nafarroako Gobernuak erabaki du larrialdi aurreko egoera ezartzea. Gainera, Ebroko Ur Konfederazioak ohartarazi du litekeena dela ibaien ur-emaria oso denbora gutxian asko haztea.
Oñatin (Gipuzkoa), ekaitz bortitzak kalteak eragin ditu Unibertsitatearen aurrealdean.
BBK Live jaialdian ere gogor jo zuen ekaitzak, eta Amaia eta Rayeren kontzertuak zapuztu
Ekaitzak Bilbao BBK Live jaialdiaren gaueko programazioari ere eragin dio. Bart gauean, Amaiaren emanaldia gelditu behar izan zuten, eta hainbat arazo izan ziren gaueko kontzertu nagusian, Raye britainiarraren kontzertuan.
Euri jasak, haizearekin, tximistekin eta trumoiekin batera, Amaiaren emanaldia gelditzera behartu zuen, hasi eta 20 minutura, eta Rayeren kontzertuaren hasiera atzeratu zuen. Gainera, zenbait minutuz eten behar izan zuen emanaldia, arazo teknikoak zirela eta.
Gutxienez bost hegaldi bertan behera, Loiun
AENAk jakitera eman duenez, Vueling konpainiak bertan behera utzi ditu ostiral arratsaldean Bilboko aireportuan lurreratu behar ziren bost hegaldi. Ekaitz elektrikoak izateko arriskuaren aurrean hartu dute hegaldi horiek bertan behera uzteko erabakia.
Bost hegaldi horiek Alacant, Bartzelona, Malaga, Eivissa eta Londrestik zetozen.
Hegazkinak Bilbora heldu ez direnez, bertan behera geratu dira Loiutik Alacant, Bartzelona, Malaga, Eivissa eta Londresera hegazkin horiek egin behar zituzten bueltako bidaiak ere.
Bestalde, Meteofrancek abisu horia iragarri du ekaitzengatik Iparraldea barne hartzen duen Pirinio Atlantikoetan.
Ekaitz-giroa nagusituko da larunbatean. Prezipitazioak nonahi izan ahalko dira, eta probabilitate handiagoa izango da goizaldean eta eguneko lehen orduetan. Goizak atsedenerako tartetxo bat eman diezagukeen arren, zaparrada batzuk botako ditu han-hemenka, eta arratsaldean ekaitzak joko du berriro, indar txikiagoarekin, ekialdean gogorrago. Tenperatura maximoak apur bat jaitsiko dira, eta beroa eramangarriagoa izango da. Haize-bolada gogorrak izan daitezke ekaitz-guneetan.
Larunbatera begira, Euskalmetek eta Aemetek abisu horia ezarri dute Araban eta Nafarroa osoan, isurialde atlantikoan salbu.
Eguraldiari buruzko albiste gehiago
Hodeiak, euri txikia eta tenperatura freskoak, uztaila agurtzeko
Astea asteburuaren ildo beretik abiatuko da: zeru grisa, euri txikia iparraldean eta giro freskoagoa euskal lurralde osoan.
Hodeiak eta euri txikia, asteburuko protagonistak
Tenperatura maximoak 20 eta 25 ºC artekoak izango dira.
Giro freskoagoa eta hodeitsua espero dugu astebururako
Tenperaturak behera egingo du asteburuan Euskadin, batez ere Kantauri isurialdean: euria eta zaparradak espero dira zenbait unetan.
Muturreko beroa Euskal Herri osoan; abisu horia ezarri dute 38 gradura arteko tenperaturengatik
Abisu horia eguerditik egongo da aktibatuta, tenperatura oso altuak egon daitezkeelako: 36 gradutik gorakoak Ebro ibaiaren ardatzean eta 38tik gorakoak Nafarroako Erriberan.
Abisu horia ezarri dute ostegunerako Hego Euskal Herrian tenperatura oso altuengatik
Tenperatura maximoak 36 gradu ingurukoak izan daitezke Ebro inguruan, Arabako hegoaldean, Nafarroako erdialdean bezala, eta 38 gradu ingurukoak Erriberan. Kostaldean, ostera, ez du bero handirik egingo, 25 gradu inguruko tenperaturekin.

Abisu horia Araban eta Nafarroan, euriagatik, txingorragatik eta haize-boladengatik
Abisua 15:00etatik 21:00etara egongo da indarrean, eta metro koadroko 15 litro ur pila litezke ordubetean.
"Gauerdira arte, euri zaparrada mardulak espero ditugu, eta gero, eguraldiak tregoa txiki bat emango digu"
Xabi Casadok adierazi du egoera meteorologikoa "oso ezengonkorra" dela Euskal Herriko leku askotan. Okerrena gaur gauerdira arte espero da. Euri asko egin lezake ia edonon. Badirudi egoerak hobera egingo duela goizaldean, baina bihar arratsaldean ekaitzak izango dira berriro.
Ekaitzek batez ere Araba eta Nafarroa astindu dituzte, eta txingorra bota du zenbait txokotan
Langraiz Okan 38,3 litro bota ditu ordubetean, Subillan 31,5 eta Espejon 23.
Albiste izango dira: abisu horia euriagatik, sanferminetako bosgarren entzierroa eta Yeray Alvarezen positiboa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.