Hodeiak eta euri txikia, asteburuko protagonistak
Tenperatura maximoak 20 eta 25 ºC artekoak izango dira.
Hodeiak eta euri txikia izango dira asteburu honetako protagonistak Euskal Herrian.
Ostiralean zerua hodeitsu izango dugu leku gehienetan, eta iparraldean euria egingo du. Barnealdeko mendialdeetan lanbroa eta behe-lainoa egon daiteke. Arratsaldetik aurrera, ostarteekin batera euria urriagoa izango da. Gainera, haizeak indartsu ekingo dio arratsaldeari.
Tenperaturan, ordea, ez da aldaketarik egongo; maximoak 20 eta 25 ºC artekoak izango dira.
Larunbatean, eguraldiak ildo beretik jarraituko du. Hodeiak izango dira nagusi eta euriak izango ditugu noizbehinka. Hegoaldean eta Nafarroan, aldiz, arratsaldeak eguzkia utziko digu. Hala ere, ipar-haizea ibiliko da, arratsaldean bizi.
Tenperaturei dagokionez, ez da ia aldaketarik izango; izan ere, maximoak gutxi igoko dira.
Asteburuari amaiera emateko, igandean zerua nahiko estalita jarraituko du Kantauri isurialdean, eta euri txikia izango dugu. Hegoaldean, berriz, hodeigune batzuk baino ez dira iritsiko, eta eguzkitsu jarraituko du egunak. Horrekin batera, iparraldeko haizea zertxobait indartuko da.
Tenperaturaka maximoak gradu pare bat jaitsiko dira, baina aldaketa nabarmenik ez.
Zure interesekoa izan daiteke
Giro argi eta epelarekin esango diogu agur urriari
Giro nahasia ostiral honetan, asteburu lasai eta epel baten atarian
Alerta laranja ezarri dute ostiralerako nabigaziorako itsasaldeko arriskuagatik
Fronte hotz batek zaparradak eta tenperaturen beherakada ekarriko ditu, batez ere Kantauri isurialdera