Eguraldiak hobera egingo du asteburu honetan; igandean eguzkia izango dugu eta tenperaturek gora egingo dute
Gaur hodeiak eta euri txikia izango ditugu isurialde atlantikoan, baina eguraldiak hobera egingo du Euskadin asteburuan zehar, zerua oskarbi egongo baita batzuetan eta tenperaturak nabarmen egingo baitu gora igandera begira.
Hodeiak eta ostarteak. Argazkia: Alberto Zorrilla
Gaur, goizean, hodei ugari espero dira batez ere iparraldean, prezipitazio txikiekin batera. Arratsaldetik aurrera, egoerak hobera egingo du, ostarteak irekiko dira eta giro eguzkitsuagoa izango da, batez ere hegoaldean. Haizeak iparraldetik joko du, eta tenperaturak behera egingo du, Araba eta Nafarroa hegoaldean izan ezik. Gaurko aurreikusitako erregistroei dagokienez, minimoak 16 ºC ingurukoak izango dira Donostian, 17koak Bilbon, 13koak Gasteizen, 15ekoak Arrasaten, 14koak Guardian, 14koak Iruñean eta 17koak Baionan. Maximoak, berriz, 20 ºC ingurukoak izango dira Donostian, 21ekoak Bilbon, 22koak Gasteizen, 21ekoak Arrasaten, 21ekoak Guardian, 24koak Iruñean eta 21ekoak Baionan.
Larunbatean, hodei-tarteak nagusituko dira, eta euri txikia egin dezake egunaren erdialdeko orduetan. Mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperatura minimoak apur bat igoko dira, eta maximoak zertxobait jaitsiko dira. Hala, minimoak 16 ºC ingurukoak izango dira Donostian, 17koak Bilbon, 13koak Gasteizen, 15ekoak Arrasaten, 14koak Guardian, 14koak Iruñean eta 17koak Baionan. Bestalde, maximoak 20 ªC ingurukoak izango dira Donostian, 21ekoak Bilbon, 22koak Gasteizen, 21ekoak Arrasaten, 21ekoak Guardian, 24koak Iruñean eta 21ekoak Baionan.
Igandean, goizean, lanbroa eta behe-lainoa nagusituko dira, eta zerua hodei gutxirekin egongo da. Goizaldean, behe-hodeiak egon daitezke, baina zerua oskarbi egongo da goizean, hegoaldeko haizearekin. Arratsaldean, haizea iparraldera aldatuko da. Tenperatura minimoak zertxobait jaitsiko dira, eta maximoak, berriz, nabarmen igoko dira, eta beroagoak eta eguzkitsuagoak izango dira lurraldearen zati handi batean.
Zure interesekoa izan daiteke
Epel eta eguzkitsu abiatu da Pazko astea, eta ziurgabetasuna nagusituko da asteartetik aurrera
Aire hotza izango dugu altueran astearte arratsaldetik aurrera, eta depresio horren kokalekuaren arabera, eguraldia batera edo bestera aldatuko da. Gaur-gaurkoz, ateri eta epel jarraituko duela diote modeloek.
Udaberriko giroa eta eguzkia nagusi izango dira Aste Santuko asteburuan
Euskalmeten eta AEMETen aurreikuspenek joera aldaketa aurreikusten dute EAEn eta Nafarroan. Aste Santuko asteburua eguzkitsua izango da, eta tenperatura altuagoak izango dira.
Albiste izango da: badator eguzkia
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
Negu giroarekin ekingo diogu Aste Santuari, eta ostiraletik aurrera hasiko da epeltzen
Hotza, hodeiak eta euria izango dira protagonista. Ostiraletik aurrera, eguraldia egonkortu egingo da eta tenperaturak gora egingo du.
Eguzki eta bero konturik ez, gutxienez ostiralera arte
Euria eta hotza izango dira nabarmen asteko lehenengo egunetan. Osteguna ere gris antzean egongo da, zaparradak baztertu gabe. Badirudi, ostiral arratsaldean iritsiko dela aldaketa.
Abisu horia elur-maila 1.000 metrotik behera jaitsiko delako
Gauerditik igandeko 18:00etara, 700-800 metrora jaitsiko da elur-kota EAEn, eta Nafarroako Pirinioetan 21:00etan jarriko dute indarrean abisua.
Hotza, euria eta elur-kotaren jaitsiera astebururako
Elur-kota jaisten joango da eta euriaren intentsitatea ere aldatzen joango da.
Ostiralean menia labur bat izango den arren, hotza eta lainoak izango dira nagusi martxoaren hondarrean
Osteguneko giro goibelaren ostean, ostiralean hobera egingo du apur bat, baina astebururako zerua hodeitsu egongo da berriro, eta zaparradak, iparraldeko haizea eta tenperatura freskoak izango dira nagusi.
Adio udaberri giroari
Asteartea izango da asteko egunik eguzkitsuena. Goibel eta ilun datoz gainerako egunak, nahiz eta ostiralerako tregoa txiki bat espero den.
Eguzkia eta udaberriko giroa neguaren azken txanpan
Astearte honetan eta datozen egunetan tenperatura nahikotxo igoko da, hego haizeak lagunduta. Giro eguzkitsua espero da, hodei gutxi eta 25º inguruko tenperaturak kantauri isurialdean. Astebururako aldaketa dator, eta euri pixka bat egin lezake.