Eguzkia eta tenperaturak gora gaur, kontraste handiko asteburua baino lehen
Ostiral eguzkitsua izango dugu, behe-lainoarekin barnealdeko zenbait puntutan, eta maximoak apur bat igoko dira. Larunbata epelagoa eta atseginagoa izango da, baina igandean hodeiak, iparraldeko haizea eta euri txikia espero dira.
Ondarroako Arrigorri hondartza. Argazkia: Itziar Alberdi
Ostiralean, behe-hodeien hondarrak izango dira iparraldean eta behe-lainoa barnealdean, batzuetan goiz erdian desegingo dena. Ordutik aurrera, zeru urdina nagusituko da. Haizeak lasai joko du lehen orduetan, eta iparraldera egingo du arratsaldean, leun. Tenperatura minimoak freskoak izango dira, eta maximoak zertxobait igoko dira: 20 ºC Bilbon, 21 ºC Gasteizen eta 22 ºC Guardian.
Larunbatean, eguraldia epelagoa eta atseginagoa izango da. Zerua oskarbi egongo ez bada ere, goi-hodeiek ez dute ia ondoriorik izango. Goizean goiz, behe-lainoa sortuko da berriro ere barnealdean. Haizea baretu egingo da goizean, eta iparraldetik altxatuko da arratsaldean, ekialdeko brisarekin kostaldeanTenperaturak gora egingo du egunez zein gauez, eta gehienez ere tenperatura hauek harrapatuko dira : 25 ºC Bilbon, 26 ºC Gasteizen eta 27 ºC Arrasaten.
Igandean, ordea, kontrasteak itzuliko dira. Goizean, lanbroa eta lainoa espero dira, eta zerua pixkanaka estaliko da, egunaren bigarren zatian oso hodeitsu geratu arte. Ez da baztertzen arratsalde-gau partean euri txikia egitea isurialde atlantikoan, batez ere kostaldean. Iparraldeko haizea indartu egingo da, bolada gogorrekin haizeguneetan. Minimoak apur bat igoko dira, eta maximoak jaitsi egingo dira, batez ere barnealdean.
Astelehenean eta asteartean, hodeiak eta prezipitazio txiki eta sakabanatuak espero dira. Haizea ahula eta aldakorra izango da, eta tenperaturak ez du aldaketa handirik izango.
Zure interesekoa izan daiteke
Epel eta eguzkitsu abiatu da Pazko astea, eta ziurgabetasuna nagusituko da asteartetik aurrera
Aire hotza izango dugu altueran astearte arratsaldetik aurrera, eta depresio horren kokalekuaren arabera, eguraldia batera edo bestera aldatuko da. Gaur-gaurkoz, ateri eta epel jarraituko duela diote modeloek.
Udaberriko giroa eta eguzkia nagusi izango dira Aste Santuko asteburuan
Euskalmeten eta AEMETen aurreikuspenek joera aldaketa aurreikusten dute EAEn eta Nafarroan. Aste Santuko asteburua eguzkitsua izango da, eta tenperatura altuagoak izango dira.
Albiste izango da: badator eguzkia
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
Negu giroarekin ekingo diogu Aste Santuari, eta ostiraletik aurrera hasiko da epeltzen
Hotza, hodeiak eta euria izango dira protagonista. Ostiraletik aurrera, eguraldia egonkortu egingo da eta tenperaturak gora egingo du.
Eguzki eta bero konturik ez, gutxienez ostiralera arte
Euria eta hotza izango dira nabarmen asteko lehenengo egunetan. Osteguna ere gris antzean egongo da, zaparradak baztertu gabe. Badirudi, ostiral arratsaldean iritsiko dela aldaketa.
Abisu horia elur-maila 1.000 metrotik behera jaitsiko delako
Gauerditik igandeko 18:00etara, 700-800 metrora jaitsiko da elur-kota EAEn, eta Nafarroako Pirinioetan 21:00etan jarriko dute indarrean abisua.
Hotza, euria eta elur-kotaren jaitsiera astebururako
Elur-kota jaisten joango da eta euriaren intentsitatea ere aldatzen joango da.
Ostiralean menia labur bat izango den arren, hotza eta lainoak izango dira nagusi martxoaren hondarrean
Osteguneko giro goibelaren ostean, ostiralean hobera egingo du apur bat, baina astebururako zerua hodeitsu egongo da berriro, eta zaparradak, iparraldeko haizea eta tenperatura freskoak izango dira nagusi.
Adio udaberri giroari
Asteartea izango da asteko egunik eguzkitsuena. Goibel eta ilun datoz gainerako egunak, nahiz eta ostiralerako tregoa txiki bat espero den.
Eguzkia eta udaberriko giroa neguaren azken txanpan
Astearte honetan eta datozen egunetan tenperatura nahikotxo igoko da, hego haizeak lagunduta. Giro eguzkitsua espero da, hodei gutxi eta 25º inguruko tenperaturak kantauri isurialdean. Astebururako aldaketa dator, eta euri pixka bat egin lezake.