Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nabarmen freskatuko du igandean

Tenperatura larunbatekoa baino askoz freskoagoa izango da, eta euria egingo du han-hemen.

GALEA Invierno, negua. Frío, lluvia y granizo euria hotza eguraldia el tiempo
Euria Portugaleten

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igandean, giroa nabarmen freskatuko da, udazkenean gaudela gogoraraziz. Iparraldeko haizea bizi samar ibiliko da, eta maximoak, oro har, 20 gradu azpitik geratuko dira. Euria egingo du noizbehinka, batez ere egunaren lehen zatian eta ipar isurialdean, non tarteka zaparrada mardulagoak egin ditzakeen. Arratsaldean ostarteak zabalduko dira, bereziki hegoaldeko eskualdeetan.

Astelehenean, ostera ere, giro eguzkitsua gailenduko da denean, eta tenperatura maximoak nabarmen igoko dira. Minimoak, aldiz, jaitsi egingo dira, eta egunsentia freskoagoa izango da. Goizean goiz behe-lainoa sortuko da hainbat lekutan, baina, jaso ostean, zerua oskarbi geratuko da. Ekialdeko haizea ahul ibiliko da egun osoan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X