Hodeiak eta euri arriskua barnealdean, eta ostarte zabalak kostaldean, aste hasieran
Haizeak hegoaldetik joko du, eta zakar ibiliko da egunaren lehen partean. Tenperaturari dagokionez, maximoek ez dute ia aldaketarik izango, baina minimoak zertxobait igoko dira.
Eguraldia ez da asteburuan bezain egonkorra izango datozen egunetan, baina astelehenean, batez ere goizean, eguzkiaz gozatu ahal izango da oraindik kostaldean. Araban eta Nafarroa osoan, aldiz, zerua hodeitsu egongo da egun osoan, eta prezipitazioak izateko arriskua ekarriko du horrek.
Haizeak hegoaldetik joko du, eta egunaren lehen partean zakar, gainera. Tenperaturari dagokionez, maximoek ez dute ia aldaketarik izango, baina minimoak zertxobait igoko dira.
Asteartean, hodeiak nagusituko dira eta euria egin lezake. Ostarte batzuk ere irekiko dira ekialdeko zenbait puntutan, baina, oro har, zerua ia estalita egongo da. Euria egiteko arriskua ere ez dute baztertu, egunaren bigarren partean bereziki.
Tenperatura maximoek behera egingo dute, batez ere isurialde atlantikoan.
Asteazkenean, eguraldia aurreko egunekoaren oso antzekoa izango da, baina baliteke puntu batzuetan ostarte zabalagoak ikustea.
Ostegunean, giro aparta egongo da. Haizeak hegoaldetik joko du, tenperaturak gora egingo du, eta eguzkiak aginduko du lurralde osoan.
Zure interesekoa izan daiteke
137 km/h-ko ufadak neurtu dituzte Matxitxakon eta 4,8 metroko olatuak Pasaian
'Pedro' ekaitzak gogor jo du Euskal Herria, bolada gogorrak dabiltza haizeguneetan. Mendebaldeko haizea gogor jotzen ari da kostaldean eta ufada zakarrak neurtu dituzte.
Haizeagatik ezarritako abisu horia bihar arratsaldera arte egongo da indarrean
'Pedro' ekaitzak lehen arrastoak utzi ditu Euskal Herrian, eta haizeguneetan bolada oso gogorrak izan dira. Abisu horiak aktibatu dira haizeagatik eta itsasaldeko arriskuagatik.
Euskadik abisu horia aktibatuko du berriro: euriak baretzera egingo du, baina haizea dator
Asteazken honetan 100 km/h-tik gorako haize-boladak eta 4 metroko olatuak izango dira.
Noiz atertuko du?
Litekeena da arratsaldean euririk ez egitea, baina bihar beste ekaitz bat sartuko da. Baliteke Pedro izena hartzea, EITBko Eguraldiko gure lankideek jakinarazi dutenez.
Astearte goizera arte egongo da indarrean Bizkaian eta Gipuzkoan euriagatik ezarritako abisu horia
Etengabe egingo du euria, asko gainera, eta batez ere Kantauri isurialdean.
Euri-jasengatik abisu horia ezarriko dute berriro gauerditik aurrera Bizkaian, Gipuzkoan, Nafarroa iparraldean eta Ipar Euskal Herrian
Euskalmeten iragarpenaren arabera, metro koadroko 60 litrotik gora pilatuko dira 24 orduan. Nafarroan, metro koadroko 40 litro metatuko dira 12 orduan.
Larrialdi aurreko egoera ezarri dute Arga eta Elortz ibaietan, Iruñean, horien emaria dela eta
Nafarroa abisu horian dago gaur, larunbata, haizeteengatik, euriteengatik, elurteengatik eta luiziengatik. Ebroren ezkerraldeko ibaien emaria nabarmen haztea espero dute.
115 km/h-tik gorako ufadak neurtu dituzte Galean eta Urkiolan, eta metro koadroko 70 litrotik gora bildu dituzte Eskasen
15:00etan utzi dituzte bertan behera euriagatik eta haizeagatik EAEn ezarritako abisu horiak. Barnealdean eta Nafarroako Pirinioetan, abisupean jarraituko dute gauerdira arte, elurragatik. Itsas arriskuagatik ezarritako abisu horia ere egun osoan egongo da indarrean. Ipar Euskal Herria ere abisupean dago uholde arriskuagatik.
Euria, elurra, 100 km/h-tik gorako haize ufadak eta 4 metrorainoko olatuak utziko ditu Orianak larunbatean
Segurtasun Sailak abisu horiak ezarriko ditu prezipitazio eta haizeagatik larunbateko 12:00ak arte eta elurragatik 21:00ak arte. Itsas arriskuagatik ezarritako abisu horia ere larunbat osoan egongo da indarrean.
Uholde arriskuari aurre egiteko planaren larrialdi aurreko fasea ezarri dute Nafarroan
Zehazki, 15:00etan aktibatu dute larrialdi aurreko fase hau, prezipitazio handiak espero direlako Nafarroa iparraldean. Hori dela eta, jarraipen berezia egingo diote eguraldiari.