EGURALDIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Haizea eta euria, asteburuko protagonistak

Abisua larunbatera arte egongo da indarrean; orduan, itsasgorarekin batera, baliteke bost metroko olatuak altxatzea.

SAN SEBASTIÁN, 27/01/2026.- Vista del Peine del Viento en San Sebastián a primera hora de este martes. Los cielos en el País Vasco se presentan hoy muy nubosos con chubascos, sobre todo por la tarde noche, la cota de nieve bajará hasta los mil metros, las temperaturas no cambiarán y el viento soplará del suroeste a primeras horas, con rachas fuertes y alguna muy fuerte, y del oeste o noroeste el resto del día.EFE/Javier Etxezarreta
Olatuak Donostian. Argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarriko du larunbatean 06:00etatik 18:00etara itsasaldeko arriskuagatik, 5 metrotik gorako olatuak espero baitira. Gainera, ostiraletik igandera, hainbat abisu hori ezarriko dituzte, haizeagatik eta itsasaldeko arriskuagatik.

Ohar batean jakinarazi dutenez, ostiraleko 21:00etatik larunbateko 18:00etara haizeak ekarriko du abisu horia, 100 km/h-tik gorako haize-boladak egon daitezkeelako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldean bereziki.

Bestalde, ostiraletik igandera hainbat abisu hori ezarriko dituzte, itsasaldeko arriskua dela eta. Lehenengoa, ostiraleko 21:00etatik larunbateko 06:00etara egongo da indarrean, alegia, alerta laranja ezarri arte.  

Lehenengo ordu tartean, 4 eta 5 metro bitarteko olatuak egongo dira, eta alerta laranja dagoen tartean, berriz, 5 metrotik gorakoak. Mendabelde haizeak indarra hartuko du.

18:00etatik aurrera baina, abisu horira jaitsiko dute alerta, eta igandeko 06:00ak arte egongo da indarrean, 3, 5 eta 5 metro bitarteko olatuengatik.

Asteburuan, halaber, beste hiru abisu hori ezarriko dituzte kostaldean egon litezkeen olatu handiengatik: larunbatean 02:00etatik 04:00etara eta 15:00etatik 17:00etara, eta igandean 03:00etatik 05:00etara.

Hodeitsu Nafarroan eta elurra 900 metrora

Estatuko Meteorologia Agentziak ostiral honetarako iragarri duenez, Nafarroan zerua hodeitsu edo estalita egongo da eta prezipitazio arin eta moderatuak izango dira; tarteka ekaitzak ere jo dezake, gainera. Elur-kota 1.400 metrotik 900 metrora jaitsiko da egunaren amaieran.

Ez da aldaketar handirik izango minimoetan, eta aldatzekotan gorantz egingo dute, batez ere Ebro ibarrean; maximoek, aldiz, behera egingo dute. 

Hala, termometrak 5 eta 12 gradu artean ibiliko dira Lizarran, 3 eta 12 artean Iruñean, 1 eta 10 artean Erronkarin eta 4 eta 14 artean Tuteran.

Izotz txikia espero da Pirinioetan, eta iparraldeko eta ipar-mendebaldeko haize ahul eta moderatua egunaren hasieran eta amaieran, eta hegoaldekoa eta hego-ekialdekoa erdialdean.

Larunbatean zerua estalita edo hodeitsu egongo da, eta prezipitazio txiki eta ertainak espero dira, arratsaldean Erkidegoaren ipar partera mugatuko direnak.

Elur-kota 800-1.000 metro inguruan kokatuko da goizaldean mendebaldeko muturrean, eta 800-900 metrotik 1.400 metrora igoko da Pirinioetan.

Tenperaturek behera egingo dute, batez ere maximoek eta ipar partean, eta Pirinioetan izotz txikia egingo du. Ipar-mendebaldeko eta mendebaldeko haize ahula eta bizia espero da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X