Euria, elurra, 100 km/h-tik gorako haize ufadak eta 4 metrorainoko olatuak utziko ditu Orianak larunbatean
Segurtasun Sailak abisu horiak ezarriko ditu prezipitazio eta haizeagatik larunbateko 12:00ak arte eta elurragatik 21:00ak arte. Itsas arriskuagatik ezarritako abisu horia ere larunbat osoan egongo da indarrean.
Haizea, Getxon. Argazkia: EFE
Oriana borraskak gogor astinduko du Euskadi larunbatean, otsailaren 14an. Baliteke 24 ordutan 80 litro/m2 euri pilatzea, 110 km/h-ko haize-boladak izango dira kostaldean eta 1.000 metrotik behera elurra egingo du.
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia aktibatuta izango du larunbateko 12:00ak arte, prezipitazio iraunkorrak izateko arriskuagatik, isurialde atlantikoko zenbait puntutan 24 orduan 60 l/m2 baino gehiago pilatuko direla aurreikusten baita.
Egunaren lehen partean zaparrada ertainak, sarriak eta oso ugariak espero dira, bereziki isurialde atlantikoaren barnealdean. Gainera, litekeena da zenbait lekutan gogorrak eta trumoitsuak izatea eta txingorra ere botatzea.
Aurreikuspenen arabera, metatu garrantzitsuenak isurialde atlantikoaren barnealdean erregistratuko dira. 60-80 l/m2 pilatu litezke bertan. Kostaldean 20-50 l/m2 egitea aurreikusi dute, eta isurialde mediterraneoan 20-50 l/m2 metatu litezke.
Arratsalde-gau partean, zaparradak gutxitzen joango dira.
Elurragatik ere abisu horia ezarriko dute, 21:00ak arte. Elur-kota 800-1.000 m artean kokatuko da, eta Arabako ekialdean baxuagoa izan daiteke. Aurreikusitako lodierak 2-15 zentimetrokoak dira 1.000 metroan, eta 0 zentimetrokoak 600 metrotik behera.
12:00ak arte abisu horia egongo da indarrean haize-arriskuagatik. Haizeguneetan, ipar ipar-mendebaldeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete, batez ere kostaldean, baita 110 km/h-ko abiadura ere. Haizeguneak ez diren lekuetan, berriz, ipar ipar-mendebaldeko haize-boladak 80 km/h-tik gorakoak izan daitezke Araban, eta 60-80 km/h-koak Gipuzkoan eta Bizkaian.
Azkenik, nabigaziorako itsasaldeko arriskuagatik abisu horia izango da egun osoan zehar. Aurreikuspenen arabera, 3,5-4 metrotik gorako olatuak izango dira.
Nafarroan ere antzeko egoera espero da. Aemetek abisu horia ezarri du euriagatik Nafarroa iparraldean (00:00-12:00) , elurragatik Pirinioetan (06:00-00:00) eta haizeagatik Pirinioetan, erdialdean eta Erriberan (03:00-16:00).
Oriana ekaitzak Ipar Euskal Herrian ere utziko du arrastoa datozen orduotan. 120 km/h-rainoko haize ufadak espero dira hainbat tokitan, batez ere kostaldean. Meteo-Francek alerta laranja ezarri du Pirinio Atlantikoetan haizeagatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Udaberriko giroa eta eguzkia nagusi izango dira Aste Santuko asteburuan
Euskalmeten eta AEMETen aurreikuspenek joera aldaketa aurreikusten dute EAEn eta Nafarroan. Aste Santuko asteburua eguzkitsua izango da, eta tenperatura altuagoak izango dira.
Albiste izango da: badator eguzkia
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
Negu giroarekin ekingo diogu Aste Santuari, eta ostiraletik aurrera hasiko da epeltzen
Hotza, hodeiak eta euria izango dira protagonista. Ostiraletik aurrera, eguraldia egonkortu egingo da eta tenperaturak gora egingo du.
Eguzki eta bero konturik ez, gutxienez ostiralera arte
Euria eta hotza izango dira nabarmen asteko lehenengo egunetan. Osteguna ere gris antzean egongo da, zaparradak baztertu gabe. Badirudi, ostiral arratsaldean iritsiko dela aldaketa.
Abisu horia elur-maila 1.000 metrotik behera jaitsiko delako
Gauerditik igandeko 18:00etara, 700-800 metrora jaitsiko da elur-kota EAEn, eta Nafarroako Pirinioetan 21:00etan jarriko dute indarrean abisua.
Hotza, euria eta elur-kotaren jaitsiera astebururako
Elur-kota jaisten joango da eta euriaren intentsitatea ere aldatzen joango da.
Ostiralean menia labur bat izango den arren, hotza eta lainoak izango dira nagusi martxoaren hondarrean
Osteguneko giro goibelaren ostean, ostiralean hobera egingo du apur bat, baina astebururako zerua hodeitsu egongo da berriro, eta zaparradak, iparraldeko haizea eta tenperatura freskoak izango dira nagusi.
Adio udaberri giroari
Asteartea izango da asteko egunik eguzkitsuena. Goibel eta ilun datoz gainerako egunak, nahiz eta ostiralerako tregoa txiki bat espero den.
Eguzkia eta udaberriko giroa neguaren azken txanpan
Astearte honetan eta datozen egunetan tenperatura nahikotxo igoko da, hego haizeak lagunduta. Giro eguzkitsua espero da, hodei gutxi eta 25º inguruko tenperaturak kantauri isurialdean. Astebururako aldaketa dator, eta euri pixka bat egin lezake.
Udaberri giro beteko egunak
Ostarteak eta 20 gradutik gorako tenperaturak izango ditugu udaberriari hasiera emango dion astean. Astelehenen goiza, ostera, petral samarra izango da.