EGURALDIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Giro eguzkitsu eta egonkorra izango da asteburuan, euria atzean utzita

Haizeak indarra galduko du eta eguneko tenperatura maximoek gora egingo dute, baina baliteke Arabako eta Nafarroako zenbait tokitan izotza egitea. 

calor-sol-primavera-verano-ondarreta-playa-sansebastian beroa eguzkia donostia hondartza-efe
Ondarretako hondartza. Artxiboko argazkia: EFE

Eguraldi aldaketa hemen da. Azken egunetan eta asteetan Euskal Herria zeharkatu duten ekaitzak atzean utzita, giro egonkor eta eguzkitsua nagusituko da asteburuan.

Euskalmeten iragarpenaren arabera, arratsaldetik aurrera atertzera egingo du, eta tenperatura maximoek gora egingo dute datozen egunetan. 

Gaur, egunaren lehen zatian, hodeiak izango dira nagusi oraindik, bereziki ipar-ekialdean, eta euria egingo du. Arratsalderako, ordea, atertu egingo du eta ostarteak zabalduko dira. Halaber, haizeak indarra galduko du, eta tenperatura maximoak pare bat gradu igoko dira: 12 eta 15 gradu artean geldituko dira. 

Larunbatean, eguraldi egonkorra eta eguzkitsua izango da. Zeruan goi-hodei batzuk izango diren arren, oro har, eguzkia izango da jaun eta jabe. Hala ere, behe-lainoa sortu daiteke, eta ez da baztertzen Arabako eta Nafarroako hainbat txokotan izotza egitea. Tenperatura maximoek gora egingo dute, eta 15 gradutik gora kokatuko dira hainbat tokitan. 

Igandean, eguraldiak ildo beretik jarraituko du. Giroa, oro har, eguzkitsua izango bada ere, goi-hodei gehiago izango dira zeruan. Lehen orduetan izotza egin dezake Arabako eta Nafarroako hainbat txokotan. Tenperatura maximoek beste koska bat egingo dute gora, eta beroenak 15 eta 20 graduren bueltan geldituko dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X