Fronte batek eguraldi aldaketa ekarriko du: euria eta tenperaturak behera, ostiralera arte
Eguerditik aurrera fronte bat sartuko da eta euritara joko du. Halaber, tenperatura maximoak jaitsi egingo dira eta 11-14 graduren bueltan geldituko dira.
Hodeiak eta euria Irunen. Artxiboko argazkia: Gerardo Garcia
Azken egunotako udaberri giroa atzean utzi, eta eguerditik aurrera tenperaturak jaitsi eta euria egingo du.
Euskalmet Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenaren arabera, eguerditik aurrera eta Bizkaiko kostaldetik hasita, euritara joko du. Hala ere, frontea ahulduta iritsiko da eta euri gutxi pilatuko da. Araban eta Nafarroa erdi eta hegoan, berriz, euria egiteko probabilitatea txikiagoa izango da.
Haizeak ipar-mendebaldera egingo du eta tenperaturak nabarmen jaitsaraziko ditu. Eguneko beroenak 12-14 gradu artekoak izango dira, eta hotzenak, berriz, 2-8 gradu artekoak.
Ostegunean giro hotza eta nahasia izango da. Tenperaturak maximoek behera egingo dute eta 9-13 graduren bueltan geldituko dira. Zerua lainotuta egongo da eta zaparradak egingo ditu, batez ere ipar partean eta egunaren lehengo zatian.
Ostiralean giroak hobera egingo du. Eguna lainopean hasiko da eta tarteka euria egingo du oraindik. Goizak aurrera egin ahala, ordea, hodeiak desagertzen joango dira eta arratsaldean ostarte zabalak agertuko dira. Halaber, tenperatura maximoak pare bat gradu igoko dira.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Adio udaberri giroari
Asteartea izango da asteko egunik eguzkitsuena. Goibel eta ilun datoz gainerako egunak, nahiz eta ostiralerako tregoa txiki bat espero den.
Eguzkia eta udaberriko giroa neguaren azken txanpan
Astearte honetan eta datozen egunetan tenperatura nahikotxo igoko da, hego haizeak lagunduta. Giro eguzkitsua espero da, hodei gutxi eta 25º inguruko tenperaturak kantauri isurialdean. Astebururako aldaketa dator, eta euri pixka bat egin lezake.
Udaberri giro beteko egunak
Ostarteak eta 20 gradutik gorako tenperaturak izango ditugu udaberriari hasiera emango dion astean. Astelehenen goiza, ostera, petral samarra izango da.
Elurra Euskal Herrira itzuli da udaberriaren atarian
Astebete baino ez da geratzen negua bukatzeko, baina oraindik ere hotza, euria eta toki garaienetan elurra egin du gaur. Iganderako ere, giro petrala espero da.
Eguraldi aldaketa arratsaldean: euria eta hotza datoz astebururako
Goiza argitsua eta epela izango da, baina aldaketa dator arratsalderako: ipar-mendebaldeko haizea sartuko da, eta euria, tenperaturen jaitsiera eta neguko giroa ekarriko ditu astebururako.
Euri-aurreko azken izpien ondoren, negu-girokoa dator asteburua
Gaur eta bihar goizean eguraldi argitsua izango bada ere, ostiral arratsaldearekin batera euri-kontuak iritsiko dira eta larunbatean gailurrak zuritu ere egin litezke.
Ostarteak eta euria, astearen hasieran
Arratsaldetik aurrera hodeiak ugarituko dira eta euria egingo du. Asteartean, orduek aurrera egin ahala, hodeiak gutxitu eta ostarteak irekiko dira, eta arratsaldean zaparradak botatzeko arriskua txikiagoa izango da.
Aldakor eta nahasi dator astea
Astelehenetik asteazkenera euria egingo du tarteka. Ostegun eta ostiralean, berriz, eguzkia eta tenperatura goxoak izango dira nagusi. Asteburuan okertzera egingo du berriro, negu giroa itzuliko baita.
Abisu horia Bizkaian eta Gipuzkoan, prezipitazio iraunkorrengatik
Abisua egun osoan izango da indarrean, 60 litro/m2 baino gehiago pila daitezkeelako. Zerua lainotuta egongo da eta euria izango da protagonista; zaparradak ugariak izango dira. Gainera, iparraldeko haizea ibiliko da, bizi-bizi zenbait momentutan.