Hotza, euria eta elur-kotaren jaitsiera astebururako
Elur-kota jaisten joango da eta euriaren intentsitatea ere aldatzen joango da.
Eguraldiak negu itxura hartuko du asteburuan, euria maiz egingo du, elur-kota nabarmen jaitsiko da eta tenperaturak behera egingo du, batez ere igandetik aurrera.
Azken egunetako eguraldi ezegonkorraren ondoren, ostiralean hobera egingo du eguraldiak, pixka bat bada ere. Eguna lainopean eta bustitik hasiko da, eta goizean oraindik euri apur bat egingo du. Egunak aurrera egin ahala, atertzera egingo du, ekialdetik hasita, eta hodeiak saretuz joango dira; mendebaldean, ordea, hobekuntza motelagoa izango da.
Arratsaldean, ostarteak eta hodeiak tartekatuko dira, tenperaturak antzera mantendu edo pixka bat igoko dira, eta ipar ipar-ekialdeko haizeak indar pixka bat hartuko du tarteka. Elur-kota 1.000-1.200 metro inguruan kokatuko da.
Larunbatean, euri gehiago
Larunbatean, giro ilunagoa eta euritsuagoa izango dugu, bereziki eguerditik aurrera. Goizean goizetik, fronte hotz batek hodeiak ugarituko ditu, eta zirimiri apur bat egingo du isurialde atlantikoan. Eguerdi aldera iritsiko da frontea, eta euria lurralde osora zabalduko da; arratsalde-gau partean, gainera, zaparradak izango dira. Elur-kota pixkanaka jaisten joango da, eta 1.000 metro inguruan kokatuko da egunaren amaieran.
Igandean, hotza izango da protagonista, neguko tenperaturekin. Zaparradak noiznahi ager daitezke, baina batez ere egunaren lehen zatian izango dira sarriagoak; arratsaldeak aurrera egin ahala, ostarteak zabalduko dira. Elur-kota 700-900 metrora jaitsiko da, eta baliteke zenbait tokitan are beherago egotea. Iparraldeko haizeak hotz sentsazioa areagotuko du, eta ez da baztertzen Araban eta Nafarroan izotza egitea.
Zure interesekoa izan daiteke
Ostiralean menia labur bat izango den arren, hotza eta lainoak izango dira nagusi martxoaren hondarrean
Osteguneko giro goibelaren ostean, ostiralean hobera egingo du apur bat, baina astebururako zerua hodeitsu egongo da berriro, eta zaparradak, iparraldeko haizea eta tenperatura freskoak izango dira nagusi.
Adio udaberri giroari
Asteartea izango da asteko egunik eguzkitsuena. Goibel eta ilun datoz gainerako egunak, nahiz eta ostiralerako tregoa txiki bat espero den.
Eguzkia eta udaberriko giroa neguaren azken txanpan
Astearte honetan eta datozen egunetan tenperatura nahikotxo igoko da, hego haizeak lagunduta. Giro eguzkitsua espero da, hodei gutxi eta 25º inguruko tenperaturak kantauri isurialdean. Astebururako aldaketa dator, eta euri pixka bat egin lezake.
Udaberri giro beteko egunak
Ostarteak eta 20 gradutik gorako tenperaturak izango ditugu udaberriari hasiera emango dion astean. Astelehenen goiza, ostera, petral samarra izango da.
Elurra Euskal Herrira itzuli da udaberriaren atarian
Astebete baino ez da geratzen negua bukatzeko, baina oraindik ere hotza, euria eta toki garaienetan elurra egin du gaur. Iganderako ere, giro petrala espero da.
Eguraldi aldaketa arratsaldean: euria eta hotza datoz astebururako
Goiza argitsua eta epela izango da, baina aldaketa dator arratsalderako: ipar-mendebaldeko haizea sartuko da, eta euria, tenperaturen jaitsiera eta neguko giroa ekarriko ditu astebururako.
Euri-aurreko azken izpien ondoren, negu-girokoa dator asteburua
Gaur eta bihar goizean eguraldi argitsua izango bada ere, ostiral arratsaldearekin batera euri-kontuak iritsiko dira eta larunbatean gailurrak zuritu ere egin litezke.
Ostarteak eta euria, astearen hasieran
Arratsaldetik aurrera hodeiak ugarituko dira eta euria egingo du. Asteartean, orduek aurrera egin ahala, hodeiak gutxitu eta ostarteak irekiko dira, eta arratsaldean zaparradak botatzeko arriskua txikiagoa izango da.
Aldakor eta nahasi dator astea
Astelehenetik asteazkenera euria egingo du tarteka. Ostegun eta ostiralean, berriz, eguzkia eta tenperatura goxoak izango dira nagusi. Asteburuan okertzera egingo du berriro, negu giroa itzuliko baita.