Epel eta eguzkitsu abiatuko da Pazko astea, eta ziurgabetasuna nagusituko da asteartetik aurrera
Aire hotza izango dugu altueran astearte arratsaldetik aurrera, eta depresio horren kokalekuaren arabera, eguraldia batera edo bestera aldatuko da. Gaur-gaurkoz, ateri eta epel jarraituko duela diote modeloek.
Pazko astea opor astea da askorentzat, eta eguraldi iragarpenak garrantzi berezia izaten du, bistan denez. Oraingoan, baina, zaila da aste osorako iragarpen argia egitea, astearte arratsaldean sartuko den depresio batek guztiz baldintzatuko baitu aroa. Hala, ziurgabetasuna da nagusi, eta iragarpena egunez egun alda liteke. Hona, dena den, EITBren meteorologia zerbitzuak gaur-gaurkoz eskura dituen modeloekin prestatutako aurreikuspena.
Astelehenean, beroa izango da protagonista. Tenperatura maximoak 25 eta 30 ºC artean ibiliko dira, hego haize biziari esker. Zeruan eguzkia izango da jaun eta jabe, egunaren hasieran erdi mailako hodei eta goi hodei batzuk egongo badira ere.
Astearte goiza bezperaren antzerakoa izango da: oskarbi eta epel —maximoek apur bat behera egingo dute—. Gainera, gandua sartzea aurreikusi dute. Arratsaldetik aurrera, zalantza gehiago dago. Iragarpenaren arabera, euria egin lezake, batez ere mendebaldean, eta zeruan hodei trinkoagoak azalduko dira.
Asteazkenean, hodeitsu egongo dira zeru gainak, baina ateri eutsiko dio. Tenperaturek, minimoek zein maximoek, behera egingo dute, eta beroenak 20 graduren bueltan ibiliko dira denean.
Ostegunerako eta ostiralerako, antzeko aroa aurreikusi dute. Giro argiagoa izango da, eta termometroak 20-25 ºC-ra igoko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Udaberriko giroa eta eguzkia nagusi izango dira Aste Santuko asteburuan
Euskalmeten eta AEMETen aurreikuspenek joera aldaketa aurreikusten dute EAEn eta Nafarroan. Aste Santuko asteburua eguzkitsua izango da, eta tenperatura altuagoak izango dira.
Albiste izango da: badator eguzkia
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
Negu giroarekin ekingo diogu Aste Santuari, eta ostiraletik aurrera hasiko da epeltzen
Hotza, hodeiak eta euria izango dira protagonista. Ostiraletik aurrera, eguraldia egonkortu egingo da eta tenperaturak gora egingo du.
Eguzki eta bero konturik ez, gutxienez ostiralera arte
Euria eta hotza izango dira nabarmen asteko lehenengo egunetan. Osteguna ere gris antzean egongo da, zaparradak baztertu gabe. Badirudi, ostiral arratsaldean iritsiko dela aldaketa.
Abisu horia elur-maila 1.000 metrotik behera jaitsiko delako
Gauerditik igandeko 18:00etara, 700-800 metrora jaitsiko da elur-kota EAEn, eta Nafarroako Pirinioetan 21:00etan jarriko dute indarrean abisua.
Hotza, euria eta elur-kotaren jaitsiera astebururako
Elur-kota jaisten joango da eta euriaren intentsitatea ere aldatzen joango da.
Ostiralean menia labur bat izango den arren, hotza eta lainoak izango dira nagusi martxoaren hondarrean
Osteguneko giro goibelaren ostean, ostiralean hobera egingo du apur bat, baina astebururako zerua hodeitsu egongo da berriro, eta zaparradak, iparraldeko haizea eta tenperatura freskoak izango dira nagusi.
Adio udaberri giroari
Asteartea izango da asteko egunik eguzkitsuena. Goibel eta ilun datoz gainerako egunak, nahiz eta ostiralerako tregoa txiki bat espero den.
Eguzkia eta udaberriko giroa neguaren azken txanpan
Astearte honetan eta datozen egunetan tenperatura nahikotxo igoko da, hego haizeak lagunduta. Giro eguzkitsua espero da, hodei gutxi eta 25º inguruko tenperaturak kantauri isurialdean. Astebururako aldaketa dator, eta euri pixka bat egin lezake.