Osakidetzak profesionalek baliozkotutako edukiak dakartzan webgune bat prestatu du
Kontsultan bertan eduki jakin bat (ikastaroak, tailerrak, material multimedia...) agindu edo preskribatzeko aukera ematen die osasun arloko profesionalei, pazienteek eta familia zaintzaileek ezagutza zabaldu eta beren gaixotasuna hobeto kudea dezaten.
Osakidetzak Osasun Eskola + martxan jarri du, gaixotasunak hobeto artatzeko eta agertzea saihesteko profesionalek baliozkotutako edukiak eskaintzeko plataforma digitala. Duela hiru hilabete abiatu zen esperientzia pilotua, eta aurreneko probetan 45.000 bisita zenbatu dira.
Osasun Sailak ohar bidez azaldu duenez, plataforma aitzindaria da Espainiako Estatuan, eta, bertan, osasuneko profesionalek eduki jakin batzuk (ikastaroak, tailerrak, multimedia-materiala) gomendatu ditzakete, kasuan kasu, gaixoek eta zaintzaileek gaixotasunei buruz gehiago jakin dezaten.
Nork bere burua nahi duen unean informatzeko eta "erabakiak hartzen laguntzeko informazioa eta tresnak ditu". Ekimena bat dator 2030. urteko Osasun Planaren helburu nagusiarekin, sailak nabarmendu duenez.
"Plataforma honen berrikuntza nagusietako bat erregistratzeko aukera da. Erabiltzaileak erabilera pertsonalizatzeko eta norberaren interesekoa den eduki zehatz bat kontsultatzeko aukera da", azaldu du Osasun Sailak.
Martxan jarri zenetik, osasun arloko 249 profesionalen 2.000 eduki baino gehiago jarri dira herritarren eskura. Argitaratutako edukien artean, osasunaren sustapenari buruzko informazioa nabarmentzen da, hala nola elikadura osasungarriarekin, atsedenarekin eta loarekin lotutakoa. Horiez gain, osasun emozional ona mantentzeko gomendioak, aho-hortzetako osasuna, haurdunaldiko aholkuak, erditzea eta erditu ostekoa, tabakismoaren prebentzioa edo alkoholaren kontsumoa.
Gainera, herritarrek Osakidetzak minbizia goiz detektatzeko ezarrita dituen hiru programei (bularra, zerbixa eta kolonea) buruzko informazio guztia eskura dezakete.
Plataformak, gainera, profesionalek baliozkotutako, egiaztatutako eta eguneratutako edukia ematen du gaixotasun ohikoenei, horien sintomei, diagnostikoari, tratamenduari eta zaintzari buruz. Osasun Eskola +, gainera, osasunari buruzko albisteak eta prestakuntza-materiala aurkitzeko lekua da, hala nola suizidioa prebenztioari buruzko ikastaroa edo Paziente Biziaren zainketa-tailerrak.
Osasunari buruzko albiste gehiago
Haurtxo bat izan da edizio geniko pertsonalizatuko terapia batekin tratatu duten aurreneko gizakia
KJ 'Carbamoil fosfato sintetasa 1 (CPS1) urritasun larria' gaixotasun genetiko sendaezinarekin jaio zen. Lehen sei hilabeteak ospitalean eman zituen dieta oso murriztaile batekin, taldeak berari egokitutako zen terapia bat diseinatzen zuen bitartean. Lehen hiru dosiak arrakastatsuak izan dira.
MDMA bezalako sendagai psikodelikoek osasun mentaleko tratamenduetan lagun dezakete
Psikiatria bide berriak aztertzen ari da pazienteak gutxiago medikatzeko, eta medikuntza psikodelikoa erabiltzea izan daiteke horretarako bide bat.
“Izoztutako obozitoek ez daukate iraungitze datarik”
Ane Olivenza enbriologoak obuluen izozteari buruzko argibideak eman ditu. Halako prozesu bat egitekotan, 20-30 urte bitartean egiteko gomendatu du, kalitatea bermatu dadin. Prozesu horrek adinean gora ugalkortasuna handitzen laguntzen du.
“Izoztutako obozitoek ez daukate iraungitze datarik”
Ane Olivenza enbriologoak obuluen izozteari buruzko argibideak eman ditu. Halako prozesu bat egitekotan, 20-30 urte bitartean egiteko gomendatu du, kalitatea bermatu dadin. Prozesu horrek adinean gora ugalkortasuna handitzen laguntzen du.
Norbera eta pertsona zaurgarriak berotik babesteko gomendioak
Gehiegizko tenperaturak herritarren osasunean duen eragina prebenitzea eta murriztea helburu Osasun Sailak eta Osakidetzak Beroaren Aurkako Plana argitaratu dute. Beroaren ondorioei buruzko informazioa zabaldu eta horiek saihesteko neurriak zerrendatu dituzte. Hona hemen gako nagusiak.