Tablet mordoa laster
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Appleren iPadarekin lehiatuko da Nokia

Telefonia mugikorreko enpresa irailean edo urrian salgai jarri daitekeen gailua prestatzen ari da. Samsung Electronics y HP enpresak ere, Appleren iPadarekin lehiatuko dira.
Ordenagailu eramangarrien eta sakelakoen aplikazioak uztartzen dituen Applen iPadaren irudia.
Ordenagailu eramangarrien eta sakelakoen aplikazioak uztartzen dituen Applen iPadaren irudia.

Nokia enpresa finlandiarra, "gabonetako eskaria asetzeko" irailean edo urrian salgai jarri daitekeen bere "tablet" ordenagailua prestatzen ari da buru-belarri, Ashok Kumar, Rodman y Renshaweko analistak aditzera eman duenez.

Kumarren hitzetan, sakelako telefonoen munduko fabrikatzaile nagusiaren gailuak Microsoften Windows softwarea erabil dezake, baina beste analisten aburuz, Nokiak eta Intelek sortutako MeeGo sistema eragile berria erabiliko du.

Horrez gain, Samsung Electronics y HP enpresak ere, Appleren iPadarekin lehiatuko diren "tablet"ak diseinatzen ari dira. Horrenbestez, "tablet mordoa izango da merkatuan" hurrengo hilabeteetan.

300.000 iPad saldu zituen AEBetan larunbatean Applek. Harrera ezin hobe horrek 2007ko iPhonearen merkaturatze arrakastatsua gogora ekarri zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X