Eustat
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal enpresen % 33,9k webgunea du

Halaber, % 69,9k Interneterako sarbidea du. Hizkuntzei dagokienez, gaztelania web-orrien % 98,9n aurkitzen da, euskara % 36,7n eta ingelesa % 28,1en.

Euskal enpresen % 33,9k webgunea du eta, ia bikoitzak Internetarako sarbidea dauka, Informazioaren Gizarteari Buruzko Inkestan agertzen denez -ESI- Enpresak 2010, Eustatek plazaratuta.

Euskal Estatistika Erakundearen arabera, euskal enpresek Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia ekipamenduak hobetzen jarraitu dute, 2010 urtearen hasieran.

Egun, tamaina txikiko enpresak dira hazkuntza gehien izaten ari direnak, ia enpresa handi guztiek horrelako ekipamenduak dituztelako.

Eustatek zabaldu duenez, gaur egun, enpresen % 76,5ak ordenagailua erabiltzen du (iaz baino % 0,5 gehiagok); % 69,9k Interneten sartzeko aukera du (+ % 0,3) eta posta elektronikoa duten enpresak % 68,3 dira orain, aurreko urtean baino % 1,4 gehiago.

Hizkuntzei dagokienez, webguneen % 98,8an aurkitzen da gaztelania, % 36,7an euskara, ingelesa % 28,1en eta, bestelako hizkuntzak, % 14an.

Nazioartean, maila bereko jarduera eta lan datuak alderatuta, euskal enpresen % 96k du Interneterako sarbidea, Europar Batasuneko bataz bestea baino gehiago (%96), eta banda zabala % 94k erabiltzen du Euskadin; Europan, aldiz, % 82k.

Zure interesekoa izan daiteke

tik-tok_20230223
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak

Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X