Mundu osoan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Telefonicak Whatsapparena bezalako zerbitzu bat kaleratu du

Horri esker, smartphonearen bidez komunikatu, mezuak doan bidali, deiak doan egin, ahozko mezuak utzi eta argazkiak partekatu ahalko dira.
Telefonicak Whatsapparena bezalako zerbitzu bat kaleratu du. Argazkia: EITB
Telefonicak Whatsapparena bezalako zerbitzu bat kaleratu du. Argazkia: EITB

Telefonica Digitalek Tu Me izeneko doako aplikazioa kaleratu du. Zerbitzu berriak smartphonearen bidez komunikatzeko, mezuak doan bidaltzeko, deiak doan egin, ahozko mezuak uzteko eta argazkiak partekatzeko aukera eskaintzen du.

Aplikazio berri horrekin,Telefonicak Whatsapp, Skype eta Viber aplikazioekin lehiatu nahi du.

Oraingoz, iPhone gailuetan bakarrik erabil daiteke Tu Me zerbitzua, eta kable bidezko operadorearen eta WiFi seinalearen bitartez dabil.

Konpainiak jakitera eman duenez, kontsumitzaileei zuzenean eskaintzen dien lehen produktua da, eta mundu osoan erabili ahalko da.

 

Zure interesekoa izan daiteke

tik-tok_20230223
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak

Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X