Nobedadea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Deiak egitea posible izango da aurten WhatsApp bidez

Jan Koum sortzaileetako batek iragarri du Bartzelonako Mobile World Congressen. Gainera, esan duenez, Facebookek konpainia erosteagatik ez du WhatsAppek estrategia ez pribatutasun politika aldatuko
18:00 - 20:00
Mundu mailako berritasun guztiak Bartzelonan

WhatsApp mezuak bidaltzeko aplikazioaren bidez deiak egiteko aukera ahalbidetuko du aurtengo bigarren hiruhilekotik aurrera, Jan Koum sortzaileetako bat iragarri duenez.

WhatsAppen Zuzendaritzako kidea harro agertu da nobedadea iragarri duenean, Bartzelonan gaur, astelehena, abiarazitako Mobile World Congressen egindako eztabaidetako batean.

Ez da lehenengo aldia Koumek Facebookek mezuak bidaltzeko konpainiaren erosketaren ondorengoei buruz hitz egiten duela eta, gaur esan duenez, WhatsAppen estrategia "ez da inondik inora aldatuko", ezta pribatutasun politika ere.

Horren ildotik, sortu zuen enpresak (gaur 5 urte bete ditu, 2009ko otsailaren 24tik) "independentea" izango da, nahiz eta Facebooken parte izan, Instagramekin gertatu bezala.

"Ez dugu ezer aldatzeko asmorik. Orain arte bezala lan egiten jarraituko dugu", esan du behin eta berriro.

Koumek Facebooken sortzailearen hitzaldira joateko deia egin du; bere esanetan, Zuckerbergek eta berak ikuspuntu bera dute: "mundua hobeto lotuta egotea lortu".

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek Grokipedia kaleratu du, AAz egindako entziklopedia: tresnak Trump goraipatzen du eta haren arabera Euskadi ez da existitzen

Elon Muskek bultzatutako plataforma berriak ia milioi bat artikulu sortu ditu adimen artifizialaren bidez, eta joera ideologiko oso argia islatzen du. Egungo bertsioan, Grokipediak ez du "Euskadi" terminoa barne hartzen, 20.000 hitz eskaintzen dizkio Donald Trumpi (80 orrialdeko liburua egiteko adina) eta Francori, HIESari eta esklabotzari buruzko ikuspegi partzialak ematen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X