Googleren aurkako salaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Guraso batzuek Google salatu dute semea erostera bultzarazteagatik

Semea adin txikikoa da, eta gurasoen arabera, Googlek ez zion datu pertsonalak egiaztatzea eskatu datuak deskargatzeagatik ordaintzerako garaian.
Googleren logoa. Argazkia: EITB
Googleren logoa. Argazkia: EITB

Googlek guraso estatubatuar batzuek jarritako salaketari aurre egin beharko dio, euren adin txikiko semeak erabiltzen zuen in-app aplikazio mugikorrera egindako erosketak direla eta. Mutikoak, euren gurasoen baimenik gabe, ia 66 dolar (47 euro inguru) gastatu zituen Samsung Galaxy tableta batean Marvel Run Jump Smash! jokora jolasten ari zela.

Salaketaren arabera, Googlek ez du bere erosketak ordaintzeko egiaztatzea eskatzen ezta inolako pasahitzik ere. Izan ere, Googlek pasahitza lehenengo in-app erosketa egitean eskatzen du, baina ondorengo kasuetan automatikoki egiten du. “Funtzionamendu hau haurrek gurasoen baimenik gabe erosketak egiteko pentsatuta dago, baina gero ordaindu behar dutenak gurasoak dira” nabarmentzen du salaketaren dokumentuak.

Bestalde, gurasoen arabera, Google Play zerbitzuak, aplikazioak dohainik edo prezio merkean deskargatu ondoren, erabiltzaileak erosketak egitera “bultzarazten” ditu, Kaliforniako auzitegi barrutiak egindako jakinarazpen batean oinarrituta.

Salaketa jarri duen abokatuetako batek ziurtatu duenez, “Googlek badaki Apple bere lehiakidea neurriak hartzen ari dela ekintza bidegabe hauek ekiditeko” eta “Googlek ere berdina” egin behar lukeela dio.

Zure interesekoa izan daiteke

tik-tok_20230223
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak

Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X