Informatika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ostegunean hasiko da Euskal Encounter, 4.000tik gora ordenagailurekin

6.000 pertsonak hartuko dute parte BECen, Europako informatika azokarik handienetakoaren 22. edizioan.
2013ko Euskal Encounterreko irudia. EiTB
2013ko Euskal Encounterreko irudia. EiTB

Uztailaren 24tik 27ra izango da 22. Euskal Encounter Bilbao Exhibition Centren, eta 6.000 pertsona baino gehiago bilduko dira 4.000 ordenagailutan segundoko 20 gigabiteko Interneteko konexioaz gozatzeko.

BECen lau egunez Estatuko informatika azokarik handiena eta zaharrena ospatuko da; Europar Batasuneko handienetako bat da, gainera. Bertan, informatikako profesionalek eta zaleek esperientziak eta gaitasunak partekatuko dituzte, materiala saldu eta erosi ahalko da eta sektoreko berrikuntzen inguruko hitzaldiak egongo dira.

2014ko Euskal Encounterrek 35.000 metroko espazioa izango du 4.096 ordenagailu instalatzeko. Erabiltzaile gehienak gizonezkoak izango dira, batez beste 27 urte ingurukoak eta, % 40a, bizkaitarrak.

Parte hartzaileen % 76,71k adierazi du sareko jokoetan ibiltzeko gerturatuko direla, eta % 54,34k, aldiz, Internetera konektatzeko.

Ordenagailuen txokoaz gain, parte hartzaileek BECen lo egiteko aukera izango dute, ondoko gela batean. Horretarako, dendak eta lozakuak eraman beharko dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

tik-tok_20230223
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak

Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X