Iragana ezabatuta bigarren aukeraren bila Interneten
Interneten argitaratzen den informazioa denena da, eta, orain gutxi arte, betiko izan da. Izan ere, Auzitegi Gorenak Interneten ahaztua izateko eskubidea aitortu du lehen aldiz.
Auzitegiak aitortu du badela sarean "ahaztua izateko eskubidea"; hots, hala eskatuta, norbere datuak Internetetik kentzekoa, garaiari ez dagozkionean eta kaltegarriak badira.
Goi Auzitegiak aintzat hartu du 80ko hamarkadan droga-trafikoan aritu ziren baina gaur egun gizarteratuta dauden bi lagunen eskaera. Interneten bilaketa eginda, euren legez kanpoko jardueren albistea agertzen zen bilaketaren emaitzen lehen tokian, eta kentzeko eskatu zioten hedabideari. Gorenak ebatzi duenez, hedabideek hemeroteka digitalean izan ahalko dute informazio hori, interes informatiboa duelako, baina Interneteko bilatzaileek indexatu ez dezaten bitartekoak jarri beharko ditu. Horrenbestez, informazioa ez da ezabatuko, baina ez da aurkitzen erreza izango. Desagertzearen parekoa da hori Interneten.
Gorenaren esanetan, “ahazteko eskubideak” ez du esan nahi norberak “bere iragana berridatzi” dezakeenik. Horren harira, kondenatutako pertsonak ospetsuak edo garrantzitsuak badira, horiei buruzko informazioak indexatzea ere baimendu du Gorenak. Espainiako Goi Auzitegiaren epaia Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Googlen auzian iaz emandakoaren bide beretik doa. Europako Auzitegiak Googlek bilaketen emaitzak ezabatu behar zituela ebatzi zuen 2014an, eta Gorenak medioak ere behartzen ditu horretara.
Auzitegi Nazionalak, bestalde, ahaztua izateko eskubideari buruzko 72 epai eman ditu; kasu gehienetan (%75) arrazoia eman die herritarrei eta bilaketen emaitzak kentzeko agindua eman du, Datuak Babesteko Espainiako Agentziak jakinarazi duenez. Frantzia, Alemania eta Britainia Handiaren atzetik, Espainia da ahazteko eskubidea aitortzeko eskaera gehien egin dituen herrialde europarra. Googlek 1.8500 eskaera jaso ditu, konpainiak eman dituen azken datuen arabera.
Eskubideen talka
Gure bizitzaren digitalizazioak eskubideen talka ekarri du; pribatutasunaren eta adierazpen askatasunaren arteko muga ez dago oso argi Interneten. Zenbait kasutan zaila da ahazteko eskubidea eta informaziorako eskubidea, biak aldi berean, errespetatzea. Zer da garrantzitsuagoa, pribatutasuna edo gardentasuna?
Eliminalia enpresak ehunka herritarren datu pertsonalak ezabatu ditu Internetik. Bartzelonan sortua, egun Madrilen, Kolonbian eta Mexikon ireki dituzte ordezkaritzak. Pertsona ezagunek eta ezezagunek jotzen dute eurengana; politikariek, bankuek, enpresaburuek eta herritar ezezagunek. Ruben Galvez enpresako arduradunarekin aritu gara solasean, ahazteko eskubideaz eta iragana ezabatzeko negozioaz.
Zelan hartu duzue Gorenaren epaia
Oso epaia ona da, ahazteko eskubidea arautu egin behar delako. Lanean hasi ginean, ezezagutza handia zegoen. Europako Auzitegiaren epaia albiste pozgarria izan zen, eta, orain, Auzitegi Gorenak bide asko ireki ditu edukiak ezabatzeko. Pertsona baten iraganari buruzko informazioa ez da betiko Interneten, click bakar bat eginez eskuragarri izan behar. Iraganeko, gaztetako, informazio baten erruz lanik aurkitzen ez duen jendea etorri zaigu. Bigarren aukeran sinisten dugu, berriko hasteko aukeran.
.
Ze bezero mota duzue?
Enpresaburuak, bankuak, politikariak eta partikularrak. Kasu askotan, kentzeko eskatzen diguten informazioa ez da negatiboa, datu pertsonalak dira. Enpresa honetan lanean hasi nintzenean nire aitari buruzko informazioa bilatu nuen: datu pertsonal asko aurkitu nituen, oso modu errezean. Eta kentzea erabaki nuen.
Zelan kentzen dira datuak
Errazagoa da pertsona ezezagun baten datuak kentzea pertsona publiko batenak baino.
Bide asko daude; guk uste dugu bide judiziala oso luzea eta garestia dela, eta askotan ez dela helburua lortzen. Horregatik, azken aukera izaten da. Informazioa sortu dutenek lagundu egiten dute askotan, eta besteetan, gure bitartekoak ditugu. Lana egiten laguntzen digun programa informatiko bat erabiltzen dugu.
Zelan erabakitzen duzue kasu bat hartu edo ez
Lehenik eta behin ikerketa bat egiten dugu. Adierazpen askatasuna edo informazio eskubidea gailentzen den kasuetan ez dugu jarduten. Ez dugu magia egiten. Kasu bakoitza aztertzen dugu eta egin ote daitekeen erabakitzen dugu. Eskubideen talka dagoenez, irtenbidea bilatu behar da informazio eta adierazpen askatasun eskubideak ahazteko eskubidea zanpatu ez dezan.
Zenbat denbora behar da datuak betiko ezabatzeko?
Informazioak duen esteken arabera. Ez da gauza bera esteka bat edo 100 ezabatzea. Baina, gutxi gorabehera hilabete batetik hiru hilabetara.
Barcenas edo Rato zuen bezeroak balira…posible izango litzateke euren inguruko informazioa ezabatzea?
Gauza asko egin daitezke, bai. Posible izango litzateke. Baina, Interneten denona da; nahiz eta guk datuak ezabatu, gero berriro argitara daitezke.
Zenbat balio du?
Pertsonaia ezaguna edo ezezaguna bada, esteka kopurua, non dauden…. hainbat ezaugarri kontuan hartuta aurrekontua egiten da. Datuak ezabatzea erreza bada, merkea da, baina zenbaitetan talde handia aritu behar da eta horiek garestiagoak dira; milaka euro balio dezakete.
Aslehy Madison: Zenbat eskaera jaso dituzue?
Ehunka eskaera jaso ditugu. Auzi honetan doako zerbitzua ematea adostu genuen. Datuen filtrazioak bilatzaileetatik ezabatzen aritu gara, eta lan handia egin dugu. Baina, norbaitek datu pertsonal horiek bere ekipoan, etxean, baditu, hor ezin gara sartu.
Guk geuk publikatzen dugu sarri guri buruzko informazioa Interneten, adibidez sare sozialetan. Eta, gero, denborarekin, damutu egiten zaigu.
Jendea ez da konturatzen datu pertsonalak publikatzeak etorkizunean izan dezakeen ondorioez. Zerbait igo aurretik pentsa dezagun ondo; gaur txantxa bat denak, bihar lanpostu bat galtzea ekar dezake.
Zure interesekoa izan daiteke
"Zure urtea ChatGPTn", 2025eko interakzioak laburbiltzen dituen funtzio berria
Erabiltzaile orok izango du tresna eskuragarri, doako bertsioen nahiz ordainpeko bertsioen erabiltzaileek, betiere gordetze-memoria eta txat-historia aktibatuta badituzte.
Zertarako balio du eta nola erabiltzen da Googleko bilaketa-barraren '+' botoi berria?
Googleko bilaketa-barraren ezkerreko muturrean, '+' ikonoak lupa ordezkatu du. Irudi bat zein fitxategi bat eransteko aukera ematen du, eta, Adimen Artifizialak lagunduta, bilaketa aurreratua egiten du Googlek, irudi nahiz fitxategi horiek testuinguru gisa erabilita.
Cloudflarek konpondu du mundu mailan webgune ugaritan arazoak eragin dituen akatsa
Arazo berri hori duela aste batzuk gertatu zen beste etenaldi global garrantzitsu baten ondoren etorri da. Hainbat zerbitzuri eragin zien, hala nola X sare sozialari, ChatGPT 'chatbot'-ari eta League of Legends bideojokoari.
Netflixek Warner Bros. Discovery eskuratuko du, 82.700 milioi dolarren truke
Bi konpainiek akordio bat lortu dute ostiral honetan, zinema eta telebista estudioak eta HBO barne hartzen dituena.
Prentsa digitalari 479 milioi ordaintzera kondenatu dute Meta, lehia desleialagatik
Madrilgo Merkataritza Arloko 15 zenbakiko Epaitegiak AMIko 87 editoreri kalte-ordaina ematera zigortu du Meta, lehia-abantaila bat lortzeagatik, Facebooken eta Instagramen jokabide-publizitatearen bidez.
X, ChatGPT eta League of Legends berriro martxan dira, Cloudfarek sarean izandako akatsa konpondu ondoren
15:42 zirenean jakinarazi du konpainiak, arazoa konponduta dagoela. Gertatukoaren atzean egon arrazoia ere identifikatu dutela esan dute, baina ez dute zehaztu zer gertatu den. Web orrian honako mezua argitaratu dute: "Akatsak monitorizatzen jarraitzen dugu, zerbitzu guztiak bere onera etor daitezen".
Amazonen eta Microsoften hodeiko zerbitzuen inguruko ikerketa zabaldu du Bruselak
Amazon Web Services eta Microsoft Azure konpainiek ez dituzte betetzen "Interneteko zaindari" izendatzeko baldintzak, ez baitauzkate Europar Batasunean horretarako hilero behar diren 45 milioi erabiltzaile, baina Europar Batasuneko Gobernuak jakin nahi du, hala ere, nahikoa kuota ote duten sektorean lehia askea oztopatzeko.
Elon Muskek Grokipedia kaleratu du, AAz egindako entziklopedia: tresnak Trump goraipatzen du eta haren arabera Euskadi ez da existitzen
Elon Muskek bultzatutako plataforma berriak ia milioi bat artikulu sortu ditu adimen artifizialaren bidez, eta joera ideologiko oso argia islatzen du. Egungo bertsioan, Grokipediak ez du "Euskadi" terminoa barne hartzen, 20.000 hitz eskaintzen dizkio Donald Trumpi (80 orrialdeko liburua egiteko adina) eta Francori, HIESari eta esklabotzari buruzko ikuspegi partzialak ematen ditu.
Merezi al du oso bereizmen handiko telebista bat erostea?
Erantzuna ezezkoa da. Cambridgeko Unibertsitateko ikertzaileek diote giza begiak bereizmen-muga bat duela.
YouTubeko milaka bideoren bidez "malware"a eskala handian banatzeko operazio bat identifikatu dute
Gaizkileek YouTubeko kontu faltsuak edo konprometitutakoak erabiltzen zituzten softwarea pirateatu eta jokoak hackeatzeko bideoak argitaratzeko, balizko biktimak erakartzeko amu gisa. Programa horiek lortzeko fitxategiak deskargatzea eskatzen zuten, baina artxibo horiek, benetan, gailua kutsatzen zuen malwarea zuten.