Sare sozialak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Twitterrek itzalaldia izan du

Sare soziala erorita egon da, eta oraingoz ez dute horren arrazoien berri eman. Zerbitzuak funtzionatzeari utzi dio 09:00ak aldera, eta 11:00ak aldera jarri dute berriro martxan.
Itzalaladia Twitter sare sozialean. Argazkia: Twitter
Itzalaladia Twitter sare sozialean. Argazkia: Twitter

Twitter sare sozialak itzalaldia izan du goizean. “Bezero batzuek” ezin izan dute zerbitzua mugikorrarekin erabili, ezta weberako bertsioarekin ere.

“Twitterren sartzeko arazoak dituzte erabiltzaile batzuek. Horren jakitun gara, eta konpontzeko lanean ari gara”, azaldu du AEBko konpainiaren Euskarri departamentuak.

Zerbitzuak 09:00ak aldera utzi dio funtzionatzeari. “Timeline” edo denbora-lerroko edukiak berritzeari utzi dio mugikorren bertsioak, eta mahaigaineko ordenagailuetarako bertsioa errore-mezua erakusten hasi da.

“Zerbait teknikoki oker atera da. (…) Konponduko dugu eta laster guztia normaltasunera itzuliko da”, adierazi du sare sozialak.

Sare soziala 11:00ak arte egon da erorita, eta oraingoz ez dute horren arrazoien berri eman, sare sozialeko iturriek erantsi dutenez.

Zure interesekoa izan daiteke

tik-tok_20230223
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak

Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X