Sakelako telefonoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

3 euroko smartphone bat? Indiako enpresa batek errealitate bihurtu du

Telefonoak Android 5.1 Lollipop sistema eragilea du, eta Interneten baino ez dago salgai.
Freedom 251 telefonoa. Argazkia: Ringing Bells
Freedom 251 telefonoa. Argazkia: Ringing Bells

Ringing Bells indiar konpainiak munduko telefono adimendun merkeena merkaturatu du. Freedom 251 du izena, eta 251 errupiatan (3 euro) dago salgai.

"Indian egindako osagaiak erabiltzen ditugunez, % 13,8 aurrezten dugu kostuetan. Gainera, Internet bidez saltzen dugu; horrenbestez, banaketa sare handien kostuak ere aurrezten ditugu", azaldu du konpainiako presidenteak, Ashok Chadhak, telefonoaren aurkezpen ekitaldian.

Horren esanetan, oraingoz 250.000 eskari onartzeko gaitasuna dute, baina epe luzera 10 milioi smartphone saldu nahi dituzte hilabetean.

Telefonoaren ezaugarriak hauek dira: pantaila 4 hazbetekoa da, eta qHD bereizmena du. Prozesadorea 1,3 gigahertziokoa da, eta RAM memoria giga batekoa.

Era berean, bateriak 1.450 miliamperio ditu, eta atzeko kamera 3,2 megapixelekoa da (0,3 megapixelekoa aldez aurrekoa).

Android 5.1 Lollipop sistema eragilea darabil, eta urtebeteko bermea du.

Telefonoaren prezioak kritikak sortu ditu sektorean. Horren ildotik, Sakelako Telefonoen Indiar Elkarteak (ICA) produktua ikertzeko eskatu dio Ravi Shankar Prasad Komunikazio eta Informazio Teknologien ministroari.

Indiako telefonoen sektorea Asian azkarren hazten ari denetako bat da. Iaz, 103,6 milioi smartphone saldu zituzten herrialde horretan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Teslak Cybercab aurkeztu du, robotaxi autonomoen aldeko apustua

Teslak Cybercab aurkeztu du ostegun honetan, robotaxi autonomo gisa funtzionatzeko diseinatutako bi plazako ibilgailu elektrikoa. Autoak ez du bolanterik, ezta pedalik ere, eta konpainiak garatutako gidatze sistema autonomoaren mende dago erabat. Teslak 45 ibilgailuko lehen serie bat merkaturatu du (Texasen eta Floridan zerbitzua eskaintzen ari dira jada), baina konpainiak robotaxia pixkanaka zabaltzea aurreikusten du, AEBko beste eremu batzuetara heltzeko.

Txinako Robotak argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gure eguneroko bizitzan txertatuko den robotikarik garatuena Txinako nazioarteko biltzarrera iritsi da

Azken erakusketetan ping-ponga jokatzen, dantzatzen eta borrokatzen aurkeztu dituzte robotak. Oraingoan, ikuskizuna emateaz harago, robotak lan egiteko gai dira, etxean zein fabriketan. Roboten salmentak nazioartean lau bider handitu dira; Unitree enpresa Shanghaiko burtsan estreinatu da aste honetan. Urte gutxi barru gure egunerokoaren parte izango direla ziurtatzen dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Aura farmeatzea", sare sozialetako lehiaketa birala

“Aura farmatzea” zerbait behin eta berriz edo neurriz gaindi egitea da, “aura” irabazi eta pilatzeko; hau da, besteen aurrean presentzia, estiloa edo errespetua erakusteko. Lehiakide bakoitza saiatzen da ahalik eta ekintzarik ikusgarriena egiten edo presentzia handiena erakusten, aurkariak baino “aura” gehiago lortzeko. Hala ere, alderantziz ere funtzionatzen du: eroriko batek, huts egite batek edo une lotsagarri batek “aura” galtzea ekar dezake. Eta zuk... ezagutzen al zenuen moda berria?

Gehiago ikusi
Publizitatea
X