Facebook-ek itsuentzako teknologia berria iragarri du
Facebookek itsuek "argazkiak ikusi" ahal izatea ahalbidetuko duen teknologia iragarri du, testu automatikoa sortzen duen teknologia berri baten bidez, sare honek esperientzia bisualagoa izan dezan, egunean sare sozialetara igotzen diren milioika argazkiez gozatzeko.
Testu automatikoaren bidez, argazkiaren deskripzioa sor daiteke, objektuak bereizteko teknologiari esker. "Irudi batetik beste pasatzean, iOS gailuetan pantaila irakurgailuak erabiltzen dituzten pertsonek argazkietan agertzen diren elementuen zerrenda entzungo dute", azaldu du Facebookek, esaterako -gaineratu du- "argazkian hiru pertsona ager litezke, irri egiten, kalean", izan liteke adibide bat.
Momentura arte, aukera hori iOS pantailetan, ingelesez konfiguratuak- baino ez dira probatzen ari. Probatu ahal izateko, nahiko da VoiceOver aktibatzea, Siriri "VoiceOver akbitatu" esanda, edo Aukerak>Orokorra>Eskuragarritasuna>VoiceOver" sakatuta. Halere, sare sozialetik esan dutenez, lanean ari dira hizkuntza gehiago gehitzeko, euskarri gehiagotan.
"Facebooken misioa da mundua zabalagoa eta lotuagoa egitea. Horrek esan nahi du nahi dugula pertsona guztiek beste pertsona guztiekin lotuta egoteko aukera izatea. Mundu osoan, 39 milioi itsu daude eta 246 milioik baino gehiagok ikusmen arazo larriak dituzte", gaineratu du Facebookek ohar batean.
Zure interesekoa izan daiteke
Ez dute ChatGPTren funtzio erotikoa kaleratuko OpenAIk laguntzailea hobetzen duen arte
Konpainia teknologikoak funtzio hori data zehaztu gabe atzeratzea erabaki du, erabiltzaile heldu egiaztatuek eduki erotikoan sartzeko aukera izan dezaten. Sistemaren adimenean eta pertsonalizatzeko gaitasunean hobekuntzak egitea lehenetsi nahi dute.
AA "erabat kaltegarria" izan daiteke mentalki kalteberak diren pertsonengan, psikiatra batek ohartarazi duenez
Adimen Artifizialak "ez du kontzientziarik, ez du errukirik eta ez du maite" erabiltzailea, hortaz, "berdin zaio zer gertatzen zaion". Gainera, normalean "atsegina" izaten da, eta "erabiltzailari entzun nahi duen erantzuna ematen dio".
X, Meta eta TikTokek delituak egin dituzten ikertzeko eskatuko dio Espainiako Gobernuak Fiskaltzari
"Plataforma horiek gure seme-alaben osasun mentalaren, duintasunaren eta eskubideen aurka egiten ari dira. Estatuak ezin du horrelakorik onartu", azpimarratu du Pedro Sanchezek X sare sozialean.
Sare sozialak gehiegi erabiltzeak gazteak isolatzea eragiten du, ikerketa baten arabera
AEBko 120 unibertsitatetan 18 eta 24 urte bitarteko 64.988 gazteri egindako galdeketaren emaitzak argitaratu ditu gaur Journal of American College Health aldizkariak.
15 urtez azpikoei sare sozialak debekatzearen alde agertu da Txekiako Gobernua
X-en zabaldutako bideo batean, Txekiako gobernuburuak ziurtatu du espainiar edota frantziar estatuetan bultzatutako debekuarekin bat egiten duela.
TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak
Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.
Dorre kuantikoa barrutik: konputagailu kuantikoa garatzeko txipak egingo dituzte bertan
Donostian, CIC Nanoguneri erantsita, dorre kuantikoa eraiki dute. Bertan, besteak beste, diluzio hozkailua ezarri dute eta han daude ordenagailu kuantikoak beharrezko dituen txipak sortuko dituzten laborategiak.
Australia eta Frantzia, aitzindari: adingabeek sare sozialak nola erabiltzen duten arautzeko bidea ezarri dute
Australia eta Frantzia izan ziren nerabeei sare sozialetarako sarbidea mugatu zieten lehen herrialdeak, eta Espainiako Gobernua antzeko neurri bat hartzera bultzatu dituen aurrekariak ezarri zituzten.
Europako Batzordeak espedientea ireki dio X sare sozialari, Groken bitartez egiten diren irudi sexualizatuengatik
Elon Musken enpresak Grok adimen artifizialari lotutako arriskuak aztertu eta arindu ote dituen argitu nahi du Bruselak.
Pradales, Chivite eta beste erkidego batzuetako presidenteen datu pertsonalen filtrazioa ikertzen ari dira
Eurogosth izeneko hackerrak agintari autonomikoen NANa, helbideak edo telefonoak zabaldu ditu, eta Vindex ezizeneko hackerrak, berriz, Puente ministroaren eta Garraioetako beste goi-kargudun batzuen informazio pertsonala zabaldu du bi fasetan.