Googlek doodle bideo bat eskaini dio Lotte Reiniger zinemagileari
Googlek doodle bideo bat eskaini dio silueten zinemagintzan erreferentea izan zen Lotte Reiniger zinemagileari. Ostegun honetan 117 urte betetzen dira zinemagile alemaniarra jaio zenetik.
Charlotte Reiniger, 1899ko ekainaren 2an jaio zen Inperio alemaniarraren sasoiko Berlingo auzo batean eta, 1981an hil zen Alemaniako Errepublika Federalaren sasoian , 82 urte zituela. Reiniger zinemagile alemaniarra izan zen (gerora britainiar nazionalitatea lortu zuen) eta, txotxongiloenganako eta zinearenganako zeukan pasioak antzerkia ikastera bultzatu zuen. Gaztetatik gerra-arteko Berlingo intelektualekin izan zituen harremanak.
Oso berezia eta aldi berean arraroa den silueten zinemagintzan perfekzioa eta bikaintasuna lortu zuen Reinigerrek. Artazi eta paper beltz batekin eta zineko trukuei esker, sorgindutako unibertsoak, izaki harrigarriak edo alfonbra hegalariak sortzeko gaitasun paregabea zeukan.
Gaztetxoa izan zen garaitik gustatzen zitzaion zinea, bereziki Georges Mélliés zuzendariaren filmak gustatzen zitzaizkion erabiltzen zituen efektu bereziengatik. Gerora, Paul Wegener aktore eta zuzendariaren zinemagintzarekin maitemindu zen.
Wegener zuzendariak Max Reinhardt antzerki konpainian egiten zuen lan eta, Charlotte hantxe hasi zen espektakuluaren munduan lehen urratsak ematen. Zuzendari eta aktorearen atentzioa pizteko, konpainiako aktoreen siluetak egiten hasi zen. Horrela lortu zuen zuzendariarekin lan egitea, Rübezahls Hochzeit (Ruebezahls erraldoiaren ezkontza, 1916) y Der Rattenfänger von Hameln (Hamelingo txirularia, 1918) pelikuletan siluetak eginez.
Egindako lanagatik eta Wegenerrek gomendatuta, Institut für Kulturforschung-en (Berrikuntza Kulturalen Institutuan) sartzea lortu zuen. Animaziozko filma esperimentalen zentro honetan silueten lehen pelikula egitea lortu zuen, Das Ornament des verliebten Herzens (Maitemindutako bihotz baten ornamentua, 1919). Ikasketa zentro berdinean ere bere senarra izango zena, Carl Koch, ezagutu zuen.
Hurrengo urteetan, bere senarrak zuzendutako produkzio eta fotografiarekin sei laburmetrai egitea lortu zuten. Aldi berean, Reinigerrek publizitate iragarkiak, eta irudi errealeko hainbat luzemetraiako efektu bereziak egin zituen. Sasoi horretan, anbizio handiko animatzaile alemaniarren talde bateko kide izan zen.
1923an berebiziko aukera iritsi zitzaion. Louis Hagen izeneko bankari judutar batek, berak zuzendutako luzemetrai bat finantzatzeko prest agertu zen. Emaitza, 'Die Abenteuer des Prinzen Achmed' (Achmed printzearen abenturak, 1926) izan zen, gaur egun kontserbatzen den animaziozko luzemetraiarik zaharrena.
Pelikulak arrakasta handia lortu zuen publikoaren artean eta hamarkada bat aurreratu zitzaion Walt Disneyri eta, a Ub Iwerksi plano anitzeko kameraren erabileran.
Urtebete geroago, Rochus Gliese zuzendariarekin batera, irudi errealean grabatutako lehen pelikula zuzendu zuen, Die Jagd nach dem Glück (Zoriontasunaren bila, 1929). Filmean, Jean Renoir eta Berthold Bartosch aktoreek parte hartu zuten eta 20 minutuz, siluetekin egindako eszena bat ere agertzen da.
Pelikula amaitzeko puntuan egon zen unean iritsi zen soinua Alemaniako zinemagintzara eta hortxe bukatu zen pelikula. 1930ra arte luzatu zuten estreinaldia aktoreen ahotsak sartu ahal izateko baina, porrot egin zuen pelikulak bikoizketa oso txarra izan zelako.
Nazien sasoia
Alderdi naziak boterea eskuratu zuen unean, Reinigerrek eta Kochek, emigratzeko erabakia hartu zuten, baina ez zuten behin betiko bisarik lortu inon.
1933tik 1939ra herrialde batetik bestera ibili ziren, baina denbora horretan 12 pelikula ekoiztea lortu zuten. Horietatik ezagunenak Carmen (1933) eta Papageno (1935) izan ziren.
Beste herrialde baten ezartzeko baimenik ez zutenez lortu, Alemaniara itzuli behar izan ziren. Bigarren Mundu Guda Berlinen bizitu zuten. Proiektu berri bat egiten ahalegindu ziren, Die goldene Gans (Urrezko antzara) baina, baliabideen faltagatik bertan behera gelditu zen.
1949an, Londresera joatea lortu zuten eta Primrose Productions konpainia sortu zuten bertan.
Carl Koch, 1962an hil zen baina, Lotte Reinigerrek lanean jarraitu zuen. Siluetekin egindako beste 20 pelikula egitea lortu zuen , ia denak BBCrentzat. 1976an Canadara joan zen eta 'Aucassin et Nicolette' pelikula egin zuen National Film Board-entzat.
1972an Deutscher Filmpreis saria lortu zuen eta ondoren, 1979an Alemaniako Errepublika Federalaren Merituen saria eman zioten. Zinemagile alemaniarra Dettenhausen Baden-Wurtemberg-en (Alemania) hil zen 82 urte zituela.
Itzalen antzerkigintzak mila urteko sustraiak ditu Asian eta Reinigerrek, antzinako arte hau zinemagintzaren munduan bultzatu zuen. Bere talentu bereziak aldiz, ez du oinordekorik izan.
Zure interesekoa izan daiteke
X, Meta eta TikTokek delituak egin dituzten ikertzeko eskatuko dio Espainiako Gobernuak Fiskaltzari
"Plataforma horiek gure seme-alaben osasun mentalaren, duintasunaren eta eskubideen aurka egiten ari dira. Estatuak ezin du horrelakorik onartu", azpimarratu du Pedro Sanchezek X sare sozialean.
Sare sozialak gehiegi erabiltzeak gazteak isolatzea eragiten du, ikerketa baten arabera
AEBko 120 unibertsitatetan 18 eta 24 urte bitarteko 64.988 gazteri egindako galdeketaren emaitzak argitaratu ditu gaur Journal of American College Health aldizkariak.
15 urtez azpikoei sare sozialak debekatzearen alde agertu da Txekiako Gobernua
X-en zabaldutako bideo batean, Txekiako gobernuburuak ziurtatu du espainiar edota frantziar estatuetan bultzatutako debekuarekin bat egiten duela.
TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak
Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.
Dorre kuantikoa barrutik: konputagailu kuantikoa garatzeko txipak egingo dituzte bertan
Donostian, CIC Nanoguneri erantsita, dorre kuantikoa eraiki dute. Bertan, besteak beste, diluzio hozkailua ezarri dute eta han daude ordenagailu kuantikoak beharrezko dituen txipak sortuko dituzten laborategiak.
Australia eta Frantzia, aitzindari: adingabeek sare sozialak nola erabiltzen duten arautzeko bidea ezarri dute
Australia eta Frantzia izan ziren nerabeei sare sozialetarako sarbidea mugatu zieten lehen herrialdeak, eta Espainiako Gobernua antzeko neurri bat hartzera bultzatu dituen aurrekariak ezarri zituzten.
Europako Batzordeak espedientea ireki dio X sare sozialari, Groken bitartez egiten diren irudi sexualizatuengatik
Elon Musken enpresak Grok adimen artifizialari lotutako arriskuak aztertu eta arindu ote dituen argitu nahi du Bruselak.
Pradales, Chivite eta beste erkidego batzuetako presidenteen datu pertsonalen filtrazioa ikertzen ari dira
Eurogosth izeneko hackerrak agintari autonomikoen NANa, helbideak edo telefonoak zabaldu ditu, eta Vindex ezizeneko hackerrak, berriz, Puente ministroaren eta Garraioetako beste goi-kargudun batzuen informazio pertsonala zabaldu du bi fasetan.
TikTokek AEBren kontrolpean dagoen enpresa bat sortu du AEBn app-aren betoa saihesteko
Donald Trump AEBko presidenteak, akordioaren bultzatzaile nagusiak, sare sozialetan ospatu du duela hilabete prentsak aurreratu zuen albistea baieztatu izana, eta nabarmendu du aplikazioa oso garrantzitsua izan zela 2024ko hauteskundeetan berak lortutako garaipenean, TikTokeko erabiltzaile gazteei esker.
X mundu mailan erori da, aste honetan bigarrenez
Sare soziala eta Grok adimen artifiziala ez dira kargatzen, eta ezin dira erabili.