'EMOJI' BERRIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Facebook Messengerrek berdintasuna sustatzeko 'emoji' berriak ditu

Facebooken Messengerrek aurkeztutako 'Emoji' berriek, erabiltzaileen aniztasuna erakutsi nahi dute.
emoji berriak Facebook- Messengerren Irudia: Messenger - Facebook
emoji berriak Facebook- Messengerren Irudia: Messenger - Facebook

Facebookek bere mezularitza zerbitzurako espresuki diseinatutako ‘emoji’ berriak aurkeztu ditu. Gainera, generoen eta arrazen arteko berdintasuna bultzatzeko pauso bat eman du Facebookek ‘emoji’ berri hauekin, izan ere, Messengerrek erabiltzaileen aniztasuna izango du kontuan oraindik aurrera.

Messengerrek lehen ez zuen bere erabiltzaileen aniztasuna erakusteko aukerarik ematen baina, aurrerantzean gehiago hurbilduko dira erabiltzaileengana. Hasteko, Unicode partzuergoak onartutako gorputzeko azalen 5 tonuak erabilgarri egongo dira mezularitza zerbitzuan.  Honez gain, ‘emoji’ berriek profesional gehiago erakutsiko dituzte eta profesio denek genero bakoitzeko bertsio bat izango dute.

Messengerrek izango dituen nobedadeen artean, ‘emoji’ ageneroak ere aipatu behar dira, genero femeninoarekin edo maskulinoarekin identifikatzen ez diren pertsonentzat eginak.

Azkenik, ilegorriek ere toki bat izango dute aurrerantzean Messengerren.  Gainera, ilearen eta azalaren kolorea behin aukeratzen denean, gerora ere aukera hori lehenetsiko du zerbitzuak edo bestela, gaizki ulertuak ekiditeko, kolore horia lehenetsiko du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Teslak Cybercab aurkeztu du, robotaxi autonomoen aldeko apustua

Teslak Cybercab aurkeztu du ostegun honetan, robotaxi autonomo gisa funtzionatzeko diseinatutako bi plazako ibilgailu elektrikoa. Autoak ez du bolanterik, ezta pedalik ere, eta konpainiak garatutako gidatze sistema autonomoaren mende dago erabat. Teslak 45 ibilgailuko lehen serie bat merkaturatu du (Texasen eta Floridan zerbitzua eskaintzen ari dira jada), baina konpainiak robotaxia pixkanaka zabaltzea aurreikusten du, AEBko beste eremu batzuetara heltzeko.

Txinako Robotak argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gure eguneroko bizitzan txertatuko den robotikarik garatuena Txinako nazioarteko biltzarrera iritsi da

Azken erakusketetan ping-ponga jokatzen, dantzatzen eta borrokatzen aurkeztu dituzte robotak. Oraingoan, ikuskizuna emateaz harago, robotak lan egiteko gai dira, etxean zein fabriketan. Roboten salmentak nazioartean lau bider handitu dira; Unitree enpresa Shanghaiko burtsan estreinatu da aste honetan. Urte gutxi barru gure egunerokoaren parte izango direla ziurtatzen dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Aura farmeatzea", sare sozialetako lehiaketa birala

“Aura farmatzea” zerbait behin eta berriz edo neurriz gaindi egitea da, “aura” irabazi eta pilatzeko; hau da, besteen aurrean presentzia, estiloa edo errespetua erakusteko. Lehiakide bakoitza saiatzen da ahalik eta ekintzarik ikusgarriena egiten edo presentzia handiena erakusten, aurkariak baino “aura” gehiago lortzeko. Hala ere, alderantziz ere funtzionatzen du: eroriko batek, huts egite batek edo une lotsagarri batek “aura” galtzea ekar dezake. Eta zuk... ezagutzen al zenuen moda berria?

Gehiago ikusi
Publizitatea
X