Allo atera du Googlek, WhatsAppi aurre egiteko
Bat-bateko mezularitzaren arloan dauden aplikazio andanari (Line, Telegram, WeChat, Snapchat... eta, batez ere, WhatsApp) beste bat erantsi beharko diogu irailaren 21 honetatik aurrera: Allo. Ez da lehiakide makala, Google ahalguztidunak sortutakoa baita. Gaurtik aurrera izango da iOS eta Android sistemetarako eskuragai. Facebooken WhatsAppek duen nagusitasunari aurre egin nahi dio horrekin erraldoi teknologikoak, eta horretarako inteligentzia artifizialaz hornitu du aplikazio berri hau.
Hala, bere kontaktuekin mintzatzeko aukera izateaz gain, laguntzaile birtual bat izango du erabiltzaileak, planak egin, informazioa bilatu eta sentitzen duena errazago adierazi ahal izateko.
Elkarrizketetan galdera-erantzunen prozesua arindu nahian, "Erantzun inteligentea" izeneko aukera du Google Allok. Pantaila ukituz, aurrez prestatutako erantzunen artean aukeratu ahalko du, ezer idazten hasi beharrean.
Hitzekin ez ezik, emoji edo emotikonoak, eranskailuak –Facebook Messengerrek dituenaren antzekoak– eta argazkiak erabiliz ere komunikatu ahalko da erabiltzailea.
Bada gehiago. Google Assistant laguntzaile pertsonalaz hornitu dute Allo. YouTuberen bideo bat partekatu, jatetxe bat aukeratu edota leku batera joateko jarraibideak bilatu ahalko ditu erabiltzaileak aplikazioan bertan.
Googleren laguntzailearekin hitz egin dezake, edo harekin txateatu, @google idatzita.
Google Allorekin egiten diren elkarrizketa guztiak zifratuta daude. Horrez gain, isilean hitz egiteko modua ere ematen du.
Munduko hainbat herrialdetan eskuragarri dago jada, eta gainerakoetan (Espainiako Estatuan, kasu) datozen egunotan egongo da, Googlek bere blogean jakinarazi duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Europako Batzordeak espedientea ireki dio X sare sozialari, Groken bitartez egiten diren irudi sexualizatuengatik
Elon Musken enpresak Grok adimen artifizialari lotutako arriskuak aztertu eta arindu ote dituen argitu nahi du Bruselak.
Pradales, Chivite eta beste erkidego batzuetako presidenteen datu pertsonalen filtrazioa ikertzen ari dira
Eurogosth izeneko hackerrak agintari autonomikoen NANa, helbideak edo telefonoak zabaldu ditu, eta Vindex ezizeneko hackerrak, berriz, Puente ministroaren eta Garraioetako beste goi-kargudun batzuen informazio pertsonala zabaldu du bi fasetan.
TikTokek AEBren kontrolpean dagoen enpresa bat sortu du AEBn app-aren betoa saihesteko
Donald Trump AEBko presidenteak, akordioaren bultzatzaile nagusiak, sare sozialetan ospatu du duela hilabete prentsak aurreratu zuen albistea baieztatu izana, eta nabarmendu du aplikazioa oso garrantzitsua izan zela 2024ko hauteskundeetan berak lortutako garaipenean, TikTokeko erabiltzaile gazteei esker.
X mundu mailan erori da, aste honetan bigarrenez
Sare soziala eta Grok adimen artifiziala ez dira kargatzen, eta ezin dira erabili.
Xk galarazi egingo du erabiltzaileek Grok bidez irudi sexualizatuak sortzea
Adimen artifizialaren inguruko murrizketa gehiago ezarri ditu sare sozialak, arropa intimoa duten benetako pertsonen irudiak sortzeko polemikaren ondoren, adingabeak barne. Neurria ordainpeko harpidedunei ere aplikatzen zaie.
Grok, Xren adimen artifiziala, indarkeria matxistarako erraminta berria
Milaka pertsona Elon Musken AA erabiltzen ari dira emakumeen irudi sexualizatuak sortzeko, haien baimenik gabe. Horrek eztabaida handia sortu du munduan. Horregatik, Colectiva Femiaseko bi kiderekin hitz egin dugu, artea, feminismoa eta AA lantzen dutenak.
Mundu osoko gobernuak Musken Grok estutzen ari dira, horrek sortu ditzakeen “deepfake” sexualengatik
Europan, hainbat gobernuk ikerketak abiatu dituzte horrelako edukiak legez kanpokoak diren ebaluatzeko.
ChatGPTk eta Copilotek WhatsAppen funtzionatzeari utziko diote eta Meta AIk bakarrik jarraituko du eskuragarri
Mezularitza-plataformaren politika berriengatik, beste enpresen chatbotak itxiko dituzte, eta, ondorioz, OpenAI eta Microsoftenak erretiratuko dituzte bihartik aurrera.
Wikipediak 25 urte bete ditu, eta euskarazko edizioa hizkuntza gutxituen erreferente bihurtu da
Munduko entziklopedia aske eta kolaboratiborik handiena, 60 milioi artikulu baino gehiago dituela, 25. urteurrena ospatzen ari da. Era berean, euskarazko Wikipedia nabarmendu da, hazkunde iraunkorragatik, komunitate aktiboagatik eta euskara Interneten zaintzen eta zabaltzen laguntzeagatik.
Datuak Babesteko Agentziak inoren irudiak zabaltzeak dakartzan ondorioez ohartarazi du, penalak ere izan daitezke eta, egiazkoak zein AArekin sortutakoan izan
Datuak Babesteko Espainiako Agentziak ohartarazi du tresna horiek zuhurtziarik gabe erabiltzeak oinarrizko eskubideak urra ditzakeela eta legezko erantzukizunak ekar ditzakeela, batez ere eduki intimoa, sexualizatua edo adingabeei buruzkoa den kasuetan.