Matematikazaleok, ospatu gaurkoa: Pi zenbakiaren eguna da!
3,14159 edo Pi zenbakia. Gezurra badirudi ere, zenbaki honek ere badu bere eguna: martxoaren 14a. Matematika maite duen orok ospakizunerako eguna du gaurkoa, eta asko dira horren kontura antolatutako ekitaldiak eta lehiaketak. Jai berezi honetara batu dira, beraz, irakasle, ikasle, 'geek' eta matematikariak, eta sare sozialetan ere ozena da ospakizunaren harrabotsa.
Larry Shaw fisikari estatubatuarrak proposatu zuen Pi zenbakiaren omenezko eguna ezartzea. Izendapen ofiziala AEBko Kongresuak egin zuen, 2009an. Eta zergatik aukeratu zuen martxoaren 14a? Bada ingelesez gaurko data 3/14 idazten delako, alegia, Pi zenbakiaren lehen hiru digituak. Halako egun batez jaio zen, gainera, Albert Einstein bera ere.
AEBko eskoletan zientzia zehatzak bultzatzeko ekimenak antolatzeko baliatzen dute Pi zenbakiaren eguna. Matematika bultzatzeko xedea duten erakunde eta taldeek lehiaketak egin ohi dituzte. Aurten, "Altxa zaitez teknologiaren alde" lelopean, euren "egun maitea" aldarrikapenerako erabiliko dute Silicon Valleyko teknologia enpresek. Hala, Google, Facebook eta Apple konpainietako langileek protesta egingo dute eguerdian (01:59an, Pi zenbakiaren laugarren, bosgarren eta seigarren digituekin bat eginez) Donald Trumpen migrazio neurrien kontra.
Espainiako Estatuan lehen aldiz, Matematikaren Errege Sozietateak (RSME, gaztelerazko sigletan) bat egin du egunarekin eta lehiaketa antolatu du ("Sin Pi no soy nada") eskola-umeen artean. Gaur banatuko dituzte sariak, Sevillan. Irabazleetako baten bideoa duzue segidan. Lucas Fos Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak oinekin kalkulatu du Pi zenbakia.
Sare sozialetan ere arrakasta izan du Pi zenbakiaren egunak. #PiDay etiketak goiz osoa darama Twitterren 10 gai aipatuenen artean:
Instagramen irudiak du indarra, eta milaka dira Pi zenbakiaren aitzakiatan pastela (ingelesez pie esaten zaio, eta fonetikoki zenbaki matematikoaren antz handia duen hitza da) edo pizza egin dutenak:
Zure interesekoa izan daiteke
Nor da John Ternus eta zer erronka izango du Appleren gidaritzan?
John Ternusek datorren irailaren 1ean kontseilari delegatu kargua hartuko du, eta Tim Cookekin alderatuta (operazioetan eta negozioan zentratuago dagoen), ingeniaritza arloari garrantzi handiagoa ematea aurreikusten dute adituek.
Tim Cookek Appleren CEO izateari utziko dio irailean, eta John Ternusek ordezkatuko du
Konpainia teknologikoak aho batez onartu du enpresaren burua ordezkatzea, eta irailaren 1ean gauzatuko da. Orduz gero, Cook administrazio-kontseiluaren presidente exekutiboa izango da.
RAM memorien krisialdia 2030era arte luza liteke, adituen arabera
Sektoreko fabrikatzaile nagusiak —Samsung, SK Hynix eta Micron— ekoizpen fabrika berriak sortzen ari dira arazo horri irtenbidea emate aldera, baina prozesu luzeak direnez, datorren urte amaierarako eskariaren % 60 betetzea lortuko dute, Nikkei Asiak jakinarazi duenez.
Instagram Plus: istorio luzeagoak, zerrenda pribatuak eta beste funtzio esklusibo batzuk eskaintzen dituen harpidetza zerbitzu berria
Ordainpeko harpidetza zerbitzu berria probatzen hasi da Meta. Astean zehar istorio bat nabarmentzea ere ahalbidetuko du, jende gehiagok ikus dezan, eta Superlike animatu bat bidaltzea, besteak beste.
Ez dute ChatGPTren funtzio erotikoa kaleratuko OpenAIk laguntzailea hobetzen duen arte
Konpainia teknologikoak funtzio hori data zehaztu gabe atzeratzea erabaki du, erabiltzaile heldu egiaztatuek eduki erotikoan sartzeko aukera izan dezaten. Sistemaren adimenean eta pertsonalizatzeko gaitasunean hobekuntzak egitea lehenetsi nahi dute.
AA "erabat kaltegarria" izan daiteke mentalki kalteberak diren pertsonengan, psikiatra batek ohartarazi duenez
Adimen Artifizialak "ez du kontzientziarik, ez du errukirik eta ez du maite" erabiltzailea, hortaz, "berdin zaio zer gertatzen zaion". Gainera, normalean "atsegina" izaten da, eta "erabiltzailari entzun nahi duen erantzuna ematen dio".
X, Meta eta TikTokek delituak egin dituzten ikertzeko eskatuko dio Espainiako Gobernuak Fiskaltzari
"Plataforma horiek gure seme-alaben osasun mentalaren, duintasunaren eta eskubideen aurka egiten ari dira. Estatuak ezin du horrelakorik onartu", azpimarratu du Pedro Sanchezek X sare sozialean.
Sare sozialak gehiegi erabiltzeak gazteak isolatzea eragiten du, ikerketa baten arabera
AEBko 120 unibertsitatetan 18 eta 24 urte bitarteko 64.988 gazteri egindako galdeketaren emaitzak argitaratu ditu gaur Journal of American College Health aldizkariak.
15 urtez azpikoei sare sozialak debekatzearen alde agertu da Txekiako Gobernua
X-en zabaldutako bideo batean, Txekiako gobernuburuak ziurtatu du espainiar edota frantziar estatuetan bultzatutako debekuarekin bat egiten duela.
TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak
Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.