Bideo-jokoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Doako bideo-jokoen munduko lehenengo campusa Gasteizen egingo dute

Hiriburuko Artium museoan egingo da uztailaren 16tik urriaren 5era bitartean Basquegame elkartearen ekimenez.
F2P campusaren aurkezpenaren argazkia, Artium museoan. Iturria: Irekia.
F2P campusaren aurkezpenaren argazkia, Artium museoan. Iturria: Irekia.

Free-to-play (F2P) bideo-jokoak garatzeko munduko campusa egingo da Gasteizen uztailaren 16tik urriaren 5era bitartean, Artium museoan. Doako jokoak dira ekitaldiaren oinarria, Candy Crash Sagakoak esate baterako, alegia, eta sektore horretako adituek laguntza emango diete partaideei euren proiektuek merkaturatuak izateko aukerak izan ditzaten.

Ekimena Eusko Jaurlaritzak bultzatu du, Euskadin bideo-jokoen sektoreko enpresak biltzen dituen Basquegame elkartearen bidez, eta Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren laguntza jaso ditu.

Bi adituk koordinatuko Free-to-play (F2P) bideo-jokoen munduko lehenengo campus-azeratzailea; Jon Beltrán de Herediak eta Raúl Herrerok, hain zuzen. Hiru hilabete iraungo duen ekitaldiak nazioarte mailako adituak ere hartuko ditu; Joony Koo aitzindaria, Amir Rajan eta Andrés Tallos, besteak beste. Hirurak egongo dira partaideen proiektuak aholkatzen.

Sei taldek osatuko dute campusa, eta bakoitzak, gehienez ere, hiru kide izango ditu. Campus honetan parte hartu nahi dutenek eskaera bidali behar dute, f2campus.com webgunearen bidez, eta eskari guztien artean hautaketa egingo dute, baina merkatuan bideragarritasun handiena duten proiektuek aukera gehiago izango dituzte, antolatzaileen arabera.

Softwarea garatzen aditua den Jon Beltrán de Herediak campusaren garrantzia nabarmendu du, batetik, Gasteiz bideo-jokoen munduan kokatzeko balioko baitu, eta, bestetik, sektorea Euskadin bultzatzeko.

Bigen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak ere horren garrantzia azpimarratu du, “talentua, jarduera eta negozioa “ erakartzea baitu helburu. Gainera, “ezin dugu ahaztu sektore hau beste kultura eta sormen industria batzuk mugiarazten dituen eragilea dela, besteak beste, marrazkigileena, animatzaileena, diseinatzaileena, gidoilariena, ilustratzaileena,eta abar”, esan du. Zupiriaren arabera, “aukera bikaina dugu merkatuan orain arte egon ez den hutsune bat betetzeko”.

Era berean, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak ekimena lurraldean egiteak lurralde osoarentzat duen garrantzia azpimarratu du: “Zalantza izpirik gabe, etengabe hazten ari den sektore bateko talentuekin harremanetan jartzeko aukera emango digu, eta aberastasun eta enplegu iturri izan daiteke Arabarako”. Egoitza nagusia Artium izango duenez, “kokapena talde eta proiektu onenak erakartzeko beste elementu bat izango da”, azaldu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek Grokipedia kaleratu du, AAz egindako entziklopedia: tresnak Trump goraipatzen du eta haren arabera Euskadi ez da existitzen

Elon Muskek bultzatutako plataforma berriak ia milioi bat artikulu sortu ditu adimen artifizialaren bidez, eta joera ideologiko oso argia islatzen du. Egungo bertsioan, Grokipediak ez du "Euskadi" terminoa barne hartzen, 20.000 hitz eskaintzen dizkio Donald Trumpi (80 orrialdeko liburua egiteko adina) eta Francori, HIESari eta esklabotzari buruzko ikuspegi partzialak ematen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X