Astronomia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

‘Ikatza’ bezain beltza den planeta ilun bat aurkitu dute

Bere izarretik oso gertu dagoen erraldoi gaseosoa da, eta jasotzen duen argiaren % 97-99 xurgatzen du.
Detektatu den WASP-104b planeta iluna. Iturria: NASA.
Detektatu den WASP-104b planeta iluna. Iturria: NASA.

Erresuma Batuko Keele Unibertsitateko ikertzaileek inoiz detektatu den planetarik ilunenetakoa aurkitu dute, eta WASP-104b izena jarri diote. Astronomoen arabera, Jupiterren neurrikoa da eta handik 1.076 argi urtera dago.

Gaseoso erraldoia da, eta bere izarretik oso gertu dago, 1,75 egun behar baitu haren inguruan itzuli osoa egiteko. Astronomoen arabera, “ikatza bezain beltza” da, bertako atmosferak horren izarrak eskaintzen duen argiaren % 97-99 xurgatzen baitu.

Ikertzaileen esanetan, WASP-104b horrek argia xurgatzen duen atmosfera oso lodia du, eta potasioz eta sodio atomikoz osatuta dagoela uste dute.

Horrez gainera, zergatik den beltza azaltzeko, planeta mareek blokeatzen dutelako dela esan dute. Horren ondorioz, planetaren alde bat izarrera begira dago beti, eta bestea, ilun eta hotz.

Ikertzaileen arabera, orain arte aurkitu diren hiru planeta ilunenetako bat da WASP-104b hori. TrES-2b izenekoa da planeta beltzen zerrendan lehena, jasotzen duen argiaren % 0,1 islatzen baitu.

Zure interesekoa izan daiteke

tik-tok_20230223
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak

Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X