Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
BIDEO-JOKOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Umeen % 60k gomendatutako adina izan gabe jolasten dute 'Fortnite' jokoan

Akzioko bideo-joko ezagunean jolasteko gomendatutako adina 12 urtekoa da.

Kataluniako Unibertsitate Irekiak (UOC) eta Lleidako Unibertsitateak (UdL) egindako ikerketa baten arabera, "Fortnite" bideo-jokoan jolasten duten haurren % 60 12 urte baino gutxiago dituzte. Akzioko bideo-joko ezagunean jolasteko gomendatutako adina 12 urtekoa da Europan.

UOCk ohar batean azaldu duenez, Kataluniako eta Kanariar Uharteetako ikastetxeetako 561 neska-mutilek parte hartu dute ikerketan. Inkestatuen % 42,2k bi orduz edo gehiagoz jolasten dute, "Fortnite" bideo-jokoan erabiltzen duten egunetan.

Lautik batek aste barruan eta asteburuetan jolasten dute eta gainerakoek, ostera, asteburuetan eta jaiegunetan soilik.

Joan Arnedo UOC unibertsitateko irakasle eta ikerketaren egileetako baten esanetan, bideo-jokoan jolasteko adin muga "justifikatuta" indarkeriazko edukiak dituelako eta haurrak doako bertsioan ez dauden gehigarriak erostera behartzen dituelako.

Ikerketaren beste ondorio baten arabera, baztertuta gelditzeko beldurra da "Fortnite" jokoan aritzeko arrazoietako bat.

Zure interesekoa izan daiteke

tik-tok_20230223
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak

Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X