ADIMEN ARTIFIZIALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadiko Adimen Artifizial Aplikatuaren lehen Kongresuak AAren azken joerak joerak aztertu ditu

Adimen Artifizialaren Euskal Zentroak antolatu du ekimena, "adimen artifizialaren ekosistemarako elkargune giltzarri gisa". Inaugurazioan, adimen artifizialaren ezarpena azkartzearen alde azaldu da Iñigo Urkullu jarduneko lehendakaria "industria indartzen jarraitzeko".
20240515134934_inigo-urkullu_
18:00 - 20:00
Intelegentzia Artifizialaren ezarpena azkartzearen alde agertu da Urkullu, ''industria indartzeko''

ApplAI. Izen hori jarri diote gaur Zamudioko Parke Teknologikoan egin duten Euskadiko Adimen Artifizial Aplikatuaren lehen Kongresuari. Adimen Artifizialaren (AA) Euskal Zentroak antolatu du kongresua, ekosistema horretan parte hartzen duten eragile guztiak bilduta, helburu komun bati aurre egiteko: "Euskadin AAren ezarpena bultzatzea". 

Kongresuan hainbat adituk AAko azken joerei buruz aritu dira, adimen artifizial aplikatua hainbat sektoretan nola konpontzen ari den ulertzeko.

Iñigo Urkullu jarduneko lehendakari eta Arantxa Tapia jardunean dagoen Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak inauguratu dute jardunaldia. Lehendakariak nabarmendu duenez,  beharrezkoa da adimen artifizialaren ezarpena azkartzea, "euskal industria sustatzen eta Euskadi arlo horretan nazioarteko erreferente gisa kokatzen jarraitzeko". 

Antolatzaileen arabera, "ez da soilik kongresu bat, Euskadiko Adimen Artifizialaren ekosistemarako inpaktu handiko topagune bat baizik". Modu horretan, Adimen Artifizialaren aplikazioan Euskadi erreferente bihurtu nahi da.

Besteak beste, Javier Del Ser, Itziar Landa Torres edota Gemma Nogales Ramirez adituek hartu dute parte. Azken joeren, erronken edota talentu berriak erakartzeko estrategien inguruan aritu dira.

Kontsultatu hemen egitarau osoa

Zure interesekoa izan daiteke

tik-tok_20230223
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak

Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X