Elon Muskek Grokipedia kaleratu du, AAz egindako entziklopedia: tresnak Trump goraipatzen du eta haren arabera Euskadi ez da existitzen
Elon Muskek bultzatutako plataforma berriak ia milioi bat artikulu sortu ditu adimen artifizialaren bidez, eta joera ideologiko oso argia islatzen du. Egungo bertsioan, Grokipediak ez du "Euskadi" terminoa barne hartzen, 20.000 hitz eskaintzen dizkio Donald Trumpi (80 orrialdeko liburua egiteko adina) eta Francori, HIESari eta esklabotzari buruzko ikuspegi partzialak ematen ditu.
grokipedia.com
Grokipedia du izena, eta Wikipediaren alternatiba izan nahi du, nahiz eta haren sorkuntza-oinarria ez den gizakien lan boluntarioa, baizik eta xAI konpainiak garatutako Grok adimen artifiziala. Konpainia horren jabea Elon Musk da. Online entziklopediak 885.000 artikulu inguru sortu ditu, baina horietako askok joera ideologiko nabaria erakusten dute.
Adibidez, "Euskadi" terminoa ez da agertu ere egiten, eta "vasco" hitzari eskainitako sarrerak herriaren historia laburbiltzen du, bi lerrotan. Beste gai batzuk nola jorratzen dituen ere polemika sortu du: Grokipediak Franco aurkezten du "Bigarren Errepublikako ezegonkortasun politikoari eta indarkeria iraultzaileari amaiera eman zion" buruzagitzat, Estatu Batuetako esklabotzari buruzko justifikazio ideologikoak eskaintzen ditu eta adierazten du "gay pornografia izan zela HIESaren hedapenaren sustatzailea".
Pertsona batzuek protagonismo berezia jasotzen dute: Donald Trumpi buruzko artikuluak 20.000 hitz ditu (80 orrialdeko liburua egiteko adina), eta beste gai sozial edo kultural batzuek, berriz, apenas betetzen dituzte lerro batzuk.
xAIren arabera, Grokipedia "kode irekiko" informazio-gordailu gisa aurkezten da, "egia" partekatzeko helburuarekin. 0.1 bertsioak, mundu mailan eskuragarri dagoenak, Grokek automatikoki sortutako artikuluak kontsultatzeko aukera ematen du, nahiz eta oraingoz ez duen irudi edo edizio irekirik. Muskek X sare sozialean ziurtatu duenez, bere entziklopedia "Wikipedia baino hobea da" eta denborarekin hobetu egingo da.
Wikimedia Fundazioaren Lauren Dickinson bozeramaileak gogorarazi du "Wikipediaren bertsio alternatiboak sortzeko saiakera asko" izan direla, eta ekimen horiek ez dutela "oztopatzen" bere misioa. "Wikipediak doako ezagutza fidagarria eskaintzen jarraituko du, boluntarioen komunitateak sortutakoa", adierazi du, eta azpimarratu du "Grokipediak ere Wikipedia behar duela existitzeko".
Zure interesekoa izan daiteke
Ez dute ChatGPTren funtzio erotikoa kaleratuko OpenAIk laguntzailea hobetzen duen arte
Konpainia teknologikoak funtzio hori data zehaztu gabe atzeratzea erabaki du, erabiltzaile heldu egiaztatuek eduki erotikoan sartzeko aukera izan dezaten. Sistemaren adimenean eta pertsonalizatzeko gaitasunean hobekuntzak egitea lehenetsi nahi dute.
AA "erabat kaltegarria" izan daiteke mentalki kalteberak diren pertsonengan, psikiatra batek ohartarazi duenez
Adimen Artifizialak "ez du kontzientziarik, ez du errukirik eta ez du maite" erabiltzailea, hortaz, "berdin zaio zer gertatzen zaion". Gainera, normalean "atsegina" izaten da, eta "erabiltzailari entzun nahi duen erantzuna ematen dio".
X, Meta eta TikTokek delituak egin dituzten ikertzeko eskatuko dio Espainiako Gobernuak Fiskaltzari
"Plataforma horiek gure seme-alaben osasun mentalaren, duintasunaren eta eskubideen aurka egiten ari dira. Estatuak ezin du horrelakorik onartu", azpimarratu du Pedro Sanchezek X sare sozialean.
Sare sozialak gehiegi erabiltzeak gazteak isolatzea eragiten du, ikerketa baten arabera
AEBko 120 unibertsitatetan 18 eta 24 urte bitarteko 64.988 gazteri egindako galdeketaren emaitzak argitaratu ditu gaur Journal of American College Health aldizkariak.
15 urtez azpikoei sare sozialak debekatzearen alde agertu da Txekiako Gobernua
X-en zabaldutako bideo batean, Txekiako gobernuburuak ziurtatu du espainiar edota frantziar estatuetan bultzatutako debekuarekin bat egiten duela.
TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak
Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.
Dorre kuantikoa barrutik: konputagailu kuantikoa garatzeko txipak egingo dituzte bertan
Donostian, CIC Nanoguneri erantsita, dorre kuantikoa eraiki dute. Bertan, besteak beste, diluzio hozkailua ezarri dute eta han daude ordenagailu kuantikoak beharrezko dituen txipak sortuko dituzten laborategiak.
Australia eta Frantzia, aitzindari: adingabeek sare sozialak nola erabiltzen duten arautzeko bidea ezarri dute
Australia eta Frantzia izan ziren nerabeei sare sozialetarako sarbidea mugatu zieten lehen herrialdeak, eta Espainiako Gobernua antzeko neurri bat hartzera bultzatu dituen aurrekariak ezarri zituzten.
Europako Batzordeak espedientea ireki dio X sare sozialari, Groken bitartez egiten diren irudi sexualizatuengatik
Elon Musken enpresak Grok adimen artifizialari lotutako arriskuak aztertu eta arindu ote dituen argitu nahi du Bruselak.
Pradales, Chivite eta beste erkidego batzuetako presidenteen datu pertsonalen filtrazioa ikertzen ari dira
Eurogosth izeneko hackerrak agintari autonomikoen NANa, helbideak edo telefonoak zabaldu ditu, eta Vindex ezizeneko hackerrak, berriz, Puente ministroaren eta Garraioetako beste goi-kargudun batzuen informazio pertsonala zabaldu du bi fasetan.