Mundu osoko gobernuak Musken Grok estutzen ari dira, horrek sortu ditzakeen “deepfake” sexualengatik
Europan, hainbat gobernuk ikerketak abiatu dituzte horrelako edukiak legez kanpokoak diren ebaluatzeko.
Grok xAIk garatutako chatbot-a da Grok, Elon Musk aberatsaren jabetzakoa, eta horren inguruko polemika mundu osoan lehertu da azken egunotan, eduki sexual esplizituak sortzeko duen gaitasunagatik.
Besteak beste, Europako Batzordeak X-i, adimen artifizial hori integratuta dagoen sare sozialari, eskatu dio urte amaierara arte atxiki eta gorde ditzala Grokekin lotutako barne-dokumentu eta datu guztiak. Bitartean, Europako hainbat herrialdek mekanismo legalak aktibatu dituzte AA horrek sortutako "biluzien" sexu-irudien kezkaren aurrean.
Espainian, Datuak Babesteko Espainiako Agentziak (AEPD) agerian dauden eta ikusezinak diren arriskuez ohartarazi du, baita penalak ere, hirugarrenen irudiak argitaratzea dakartenak, benetakoak izan zein adimen artifizialeko sistemekin sortuak izan.
Erresuma Batuak ikerketa abiatu du eduki esplizitu horiek legez kanpokoak ote diren argitzeko. Bien bitartean, Frantziak Grokek sortutako irudi sexualak bidali dizkio fiskaltzari.
Alemanian, Wolfram Weimer Hedabide ministroak horrelako edukiei aurre egiteko neurri legalak hartzeko eskatu dio Europako Batzordeari, eta arazoa "sexu-jazarpenaren industrializazio" bihurtzeko arriskua dagoela ohartarazi du.
Italiako agintariek ohartarazi dutenez, baimenik gabe pertsona errealen "biluzien" irudiak sortzeko AA tresnak erabiltzea pribatutasunaren urraketa larriak izan daitezke, eta, kasu batzuetan, delitu penalak.
Polemika horren aurrean, xAi Grok-en garatzaileak dio legez kanpoko edukiaren aurka egiten ari dela, halakoak topatuz gero kendu egiten dituela, eta irudiak sortzeko eta editatzeko tresnen erabilera mugatu diela ordainpeko erabiltzaileei.
Muskek lehenago X-n adierazi zuen Grok eduki ilegalak sortzeko erabiltzen zuen edonork beste bide batzuetatik eduki ilegalak igoko balitu bezalako ondorioak jasango lituzkeela.
Zure interesekoa izan daiteke
X, Meta eta TikTokek delituak egin dituzten ikertzeko eskatuko dio Espainiako Gobernuak Fiskaltzari
"Plataforma horiek gure seme-alaben osasun mentalaren, duintasunaren eta eskubideen aurka egiten ari dira. Estatuak ezin du horrelakorik onartu", azpimarratu du Pedro Sanchezek X sare sozialean.
Sare sozialak gehiegi erabiltzeak gazteak isolatzea eragiten du, ikerketa baten arabera
AEBko 120 unibertsitatetan 18 eta 24 urte bitarteko 64.988 gazteri egindako galdeketaren emaitzak argitaratu ditu gaur Journal of American College Health aldizkariak.
15 urtez azpikoei sare sozialak debekatzearen alde agertu da Txekiako Gobernua
X-en zabaldutako bideo batean, Txekiako gobernuburuak ziurtatu du espainiar edota frantziar estatuetan bultzatutako debekuarekin bat egiten duela.
TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak
Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.
Dorre kuantikoa barrutik: konputagailu kuantikoa garatzeko txipak egingo dituzte bertan
Donostian, CIC Nanoguneri erantsita, dorre kuantikoa eraiki dute. Bertan, besteak beste, diluzio hozkailua ezarri dute eta han daude ordenagailu kuantikoak beharrezko dituen txipak sortuko dituzten laborategiak.
Australia eta Frantzia, aitzindari: adingabeek sare sozialak nola erabiltzen duten arautzeko bidea ezarri dute
Australia eta Frantzia izan ziren nerabeei sare sozialetarako sarbidea mugatu zieten lehen herrialdeak, eta Espainiako Gobernua antzeko neurri bat hartzera bultzatu dituen aurrekariak ezarri zituzten.
Europako Batzordeak espedientea ireki dio X sare sozialari, Groken bitartez egiten diren irudi sexualizatuengatik
Elon Musken enpresak Grok adimen artifizialari lotutako arriskuak aztertu eta arindu ote dituen argitu nahi du Bruselak.
Pradales, Chivite eta beste erkidego batzuetako presidenteen datu pertsonalen filtrazioa ikertzen ari dira
Eurogosth izeneko hackerrak agintari autonomikoen NANa, helbideak edo telefonoak zabaldu ditu, eta Vindex ezizeneko hackerrak, berriz, Puente ministroaren eta Garraioetako beste goi-kargudun batzuen informazio pertsonala zabaldu du bi fasetan.
TikTokek AEBren kontrolpean dagoen enpresa bat sortu du AEBn app-aren betoa saihesteko
Donald Trump AEBko presidenteak, akordioaren bultzatzaile nagusiak, sare sozialetan ospatu du duela hilabete prentsak aurreratu zuen albistea baieztatu izana, eta nabarmendu du aplikazioa oso garrantzitsua izan zela 2024ko hauteskundeetan berak lortutako garaipenean, TikTokeko erabiltzaile gazteei esker.
X mundu mailan erori da, aste honetan bigarrenez
Sare soziala eta Grok adimen artifiziala ez dira kargatzen, eta ezin dira erabili.