sare sozialak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

15 urtez azpikoei sare sozialak debekatzearen alde agertu da Txekiako Gobernua

X-en zabaldutako bideo batean, Txekiako gobernuburuak ziurtatu du espainiar edota frantziar estatuetan bultzatutako debekuarekin bat egiten duela.

 

Un usuario con el movil en Instagram

Txekiar Errepublikako Gobernua, Andrej Babis magnate populista buru duena, 15 urtez azpikoei sare sozialak debekatzearen alde agertu da igande honetan, frantziar eta espainiako estatuen ekimenarekin bat eginda.

X-en zabaldutako bideo batean adierazi du Frantziak bultzatutako debekuarekin bat datozela. Populistek, eskuindarrek eta eurokritikoek osatzen dute txerkiar gobernua iazko urte amaieratik. 

"Debekatzearen alde nago, ezagutzen ditudan adituek esaten baitute umeentzat izugarri kaltegarriak direla sare sozialak.Gure haurrak babestu behar ditugu", esan du Babisek.

Bestalde, Boris Stastny Kirol ministroak (Motoriste sobde alderdi eurokritikoa), "babesa" eman dio Babisi.

Austriako ereduari jarraituz, Europar Batasuneko (EB) hainbat herrialdek antzeko proposamenak iragarri dituzte azken egunotan. Austrian, 16 urtetik beherakoek galarazita dute sare sozialetan sartzea, iazko abendutik.

Zure interesekoa izan daiteke

tik-tok_20230223
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak

Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X