Sare sozialak gehiegi erabiltzeak gazteak isolatzea eragiten du, ikerketa baten arabera
AEBko 120 unibertsitatetan 18 eta 24 urte bitarteko 64.988 gazteri egindako galdeketaren emaitzak argitaratu ditu gaur Journal of American College Health aldizkariak.
Ikerketa batek egiaztatu duenez, sare sozialak gehiegi erabiltzea "bakardade izurritea" eragiten ari zaizkie AEBko gazteei. Ikerketa horren arabera, sare sozialak geroz eta gehiago erabili, orduan eta handiagoa da erabiltzaileek sentitzen duten bakardadea. Horrek depresioa izateko arriskua ere handitzen du.
AEBko 120 unibertsitatetan 18 eta 24 urte bitarteko 64.988 gazteri egindako galdeketaren emaitzak argitaratu ditu gaur Journal of American College Health aldizkariak.
Cincinnati eta Indiana unibertsitateetako ikertzaileek bertako ikasleei galdetu zieten aste arrunt batean zenbat ordu ematen dituzten sare sozialetan, eta, aldi berean, bakardade sentimendua ikertu zuten, alegia, gazte horiek bakarrik sentitzen ote ziren ala ez.
Horretarako, 16 orduan jarri zuten sare sozialen gehiegizko erabileraren muga, hau da, astean ordu kopuru hori gainditzea gehiegizkotzat jo zuten ikertzaileek.
Bakardadea sentitzeko joera handiena dutenak
Emaitzen analisiak adierazten du sareak zenbat eta gehiago erabili, orduan eta isolatuago sentitzen direla gazteak. Hala, sareak astean gutxienez 30 orduz erabiltzen dituztenak 16 ordu baino gutxiago erabiltzen dituztenak baino % 38 bakartuago sentitzen dira.
Galdetutako 64.988 gazteetatik % 54k bakardadea sentitzen zutela zioten, eta hori bat dator AEBn berriki egindako beste ikerketa batzuen emaitzekin.
Ikasleen artean, emakumezkoak eta arraza beltzekoak sentitzen dira isolatuen.
Mugak ezartzea
"Badakigu bakarrik sentitzen direnek depresioa izateko joera handiagoa dutela, eta behar baino lehen hiltzeko arrisku handiagoa ere", adierazi du ikerketaren egileetako batek, Madelyn Hillek.
"Emaitza horiek unibertsitateko ikasleen artean bakardadea zabalduta dagoela nabarmentzen dute, eta agerian uzten dute sare sozialak gehiegi erabiltzeak gazteen osasun mentala babesten duten interakzio pertsonalen lekua hartzekotan daudela", adierazi du beste egile batek, Ashley Merianosek, Cincinnatiko Unibertsitatekoak, ohar batean.
Egile horien ustez, gazteek sare sozialen erabileraren ondorioei buruzko informazio gehiago jaso beharko lukete, eta horiek erabiltzeko denbora mugak ezartzen lagundu beharko lukete hezkuntza erakundeek.
Zure interesekoa izan daiteke
Instagram Plus: istorio luzeagoak, zerrenda pribatuak eta beste funtzio esklusibo batzuk eskaintzen dituen harpidetza zerbitzu berria
Ordainpeko harpidetza zerbitzu berria probatzen hasi da Meta. Astean zehar istorio bat nabarmentzea ere ahalbidetuko du, jende gehiagok ikus dezan, eta Superlike animatu bat bidaltzea, besteak beste.
Ez dute ChatGPTren funtzio erotikoa kaleratuko OpenAIk laguntzailea hobetzen duen arte
Konpainia teknologikoak funtzio hori data zehaztu gabe atzeratzea erabaki du, erabiltzaile heldu egiaztatuek eduki erotikoan sartzeko aukera izan dezaten. Sistemaren adimenean eta pertsonalizatzeko gaitasunean hobekuntzak egitea lehenetsi nahi dute.
AA "erabat kaltegarria" izan daiteke mentalki kalteberak diren pertsonengan, psikiatra batek ohartarazi duenez
Adimen Artifizialak "ez du kontzientziarik, ez du errukirik eta ez du maite" erabiltzailea, hortaz, "berdin zaio zer gertatzen zaion". Gainera, normalean "atsegina" izaten da, eta "erabiltzailari entzun nahi duen erantzuna ematen dio".
X, Meta eta TikTokek delituak egin dituzten ikertzeko eskatuko dio Espainiako Gobernuak Fiskaltzari
"Plataforma horiek gure seme-alaben osasun mentalaren, duintasunaren eta eskubideen aurka egiten ari dira. Estatuak ezin du horrelakorik onartu", azpimarratu du Pedro Sanchezek X sare sozialean.
15 urtez azpikoei sare sozialak debekatzearen alde agertu da Txekiako Gobernua
X-en zabaldutako bideo batean, Txekiako gobernuburuak ziurtatu du espainiar edota frantziar estatuetan bultzatutako debekuarekin bat egiten duela.
TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak
Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.
Dorre kuantikoa barrutik: konputagailu kuantikoa garatzeko txipak egingo dituzte bertan
Donostian, CIC Nanoguneri erantsita, dorre kuantikoa eraiki dute. Bertan, besteak beste, diluzio hozkailua ezarri dute eta han daude ordenagailu kuantikoak beharrezko dituen txipak sortuko dituzten laborategiak.
Australia eta Frantzia, aitzindari: adingabeek sare sozialak nola erabiltzen duten arautzeko bidea ezarri dute
Australia eta Frantzia izan ziren nerabeei sare sozialetarako sarbidea mugatu zieten lehen herrialdeak, eta Espainiako Gobernua antzeko neurri bat hartzera bultzatu dituen aurrekariak ezarri zituzten.
Europako Batzordeak espedientea ireki dio X sare sozialari, Groken bitartez egiten diren irudi sexualizatuengatik
Elon Musken enpresak Grok adimen artifizialari lotutako arriskuak aztertu eta arindu ote dituen argitu nahi du Bruselak.