Mostraren 67. edizioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zuzendaritza eta gidoi onenaren sariak, Alex de la Iglesiarentzat

Epaimahaiak, Quentin Tarantino presidente duela, zuzendari bilbotarrari zuzendaritza onenari Zilarrezko lehoia eta gidoi onenari saria eman diote Balada triste de trompeta filmagatik.
alex_delaiglesia_venecia_efe
Alex de la Iglesia zuzendari bilbotarrak bi sari lortu ditu Veneziako Mostran. Argazkia: Efe.

Alex de la Iglesia euskal zuzendariak zuzendari onenaren Zilarrezko Lehoia eta gidoi onenaren saria jaso ditu gaur Balada triste de trompeta&' || 'nbsp; filmagatik. Film onenaren Urrezko Lehoia Sofia Coppola zuzendariaren "Somewhere" filmearentzat izan da, Francis F. Coppola handiaren alabak egin duen laugarren filma de "Somewhere".

Balada triste de trompeta filmak, Espainian oraindik estreinatu gabekoa, XX. Mendeko Espainiaren historia kontatzen du Sergio eta Javier izeneko bi pailazoen begien bitartez. Bi pailazoen papera Alex de la Torre eta Carlos Areces aktoreek egiten dute.

Epaimahaiaren erabakia ezagutu eta berehala, zuzendari bilbotarrak ondorengoa esan du: "Ez nuen gidoia ezta zuzendaritza ere sarituko zutenik espero. Ilusio ikaragarria egiten dit, batez ere gainontzeko filmak zeinen onak ziren ikusita".

De la Iglesiak, Espainiako Zine Akademiaren zuzendariak, sari hauek Espainiako zinea "dioten bezain gaizki ez dagoela" islatzen dute.

Gainontzeko sarituak

Vincent Gallok aktore onenaren Volpi Kopa irabazi du Skolimowskiren filmean egindako lanagatik. Emakumeen artea, berriz, aktore onenaren saria Ariane Labed greko-frantziarrarentzat izan da Attenberg filman egindako lanagatik.

Bestalde, Monte Hellman zuzendari iparamerrikarrak, zine mundua egindako ibilbidea dela eta, Lehoi Berezia jaso du eta Jerzy Skolimowski poloniarrari Epaimahaiaren Sari berezia eman diote Essential Killing lanagatik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era

Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X