Teddy Bautistak SGAEko presidentetza utzi du
Teddy Bautista SGAEko presidenteak bere dimisioa aurkeztu du, Zuzedaritza Batzordean, eta honek dimisioa onartu egin du.
Zuzendaritza-batzordeak dimisioa onartu du gaur egindako bilera batean. Era berean, erakundea zuzentzeko batzorde bat &' || 'nbsp; martxan jarri dute.
SGAEko Zuzendaritza-batzordea Madrilgo egoitzan bildu da batzorde horretako bost kideak aukeratzeko.
Mikel Erentxun, Juan Ignacio Alonso, Sabino Mendez, Jose Luis Cuerda eta Yolanda García Serrano artista, egile eta editoreak bileran izan dira. Zuzendaritza-batzordea egiten ari zen bitartean Polizia Nazionalak egoitza babestu du.
Ibilbidea eta atxiloketa
Horrela, atxilotu zutenetik 12 egun eta SGAEn sartu zenetik 34 urte pasa direnean Teddy Bautistak erakundean ez jarraitzea erabaki du. 1995ean SGAEko presidentetzara heldu zen eta egileen eskubideak "lapurtzen" zituztenen aurka borroka egitea agindu zuen, baina kudeaketa pribatuak zalantzan jarri du bere borondatea.
Eduardo Bautista (Las Palmas, 1943) musikari, aktore eta musikagilea uztailaren 1ean atxilotu zuen Guardia Zibilak SGAEko erakunde digitalak ustez egindako fondoen desbideratze batekin harremana zuelakoan. Auzitegi Nazionalak agindutako operazioan beste zortzi lagun atxilotu zituzten, horien artean SGAEko lau zuzendari.
Bi egun geroago Pablo Ruz epaileak bermerik gabe aske utzi eta auzipetu zuen, bidegabeko jabetze "larri" batengatik.
Hauteskundeetan zuzendaritza-batzordeak SGAEko bazkideen babesa jaso eta hurrengo egunean jazo zen operazioa.
Zure interesekoa izan daiteke
Gazaren aurkako genozidioa, oso presente Durangoko Azokako nobedadeetan
Idazle asko beren nobedadeak aurkezten ari dira egunotan euskal kulturaren plazan, eta horietako batzuek palestinar herriaren aurkako genozidioa jorratu dute, Ekialde Hurbilean gertatzen ari dena azaltzeko asmoz.
Zuloaren silueta hitzez marrazten
Harkaitz Cano eta Eider Rodriguez idazleek “Silueta” eta “Dena zulo bera zen” liburuak aurkeztu dituzte Durangoko Azokaren hirugarren egunean, hutsuneak mamitzeko bi ariketa literario zeharo ezberdin.
Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren aurkako geldiunea egin dute Durangoko Azokan
Bisitari, sortzaile eta antolatzaile ugarik bat egin dute protestarekin, Israelgo Estatua Palestinan egiten ari den genozidioa salatzeko eta elkartasun mezua zabaltzeko.
Durangoko Azokak geldialdia egin du genozidioa salatzeko
Palestinako genozidioa salatzeko geldialdia egin du Durangoko Azokak. Kultura erdigunean jarri eta mugaz gaindiko elkartasun mezua zabaldu dute ehunka kulturazalek Landako Plazan egin duten ekitaldian.
Durangoko Azokako hamar bisitaritik bederatzik erosi egiten dute
Siadeco ikerketa etxeak Azokara bertaratzen diren sortzaile, eragile eta bisitarien profila eta portaera ikertu zuen iaz, 2024ko edizioan. Euskara eta euskal kultura bultzatzea da joateko arrazoi nagusia, eta iaz, batez beste, 55,19 euro gastatu zituzten bisitariek.
Gatibuk sorpresaz beteriko emanaldi batekin ekin dio agur kontzertu sortari
Gernikako taldeak abenduaren 13an utziko ditu eszenatokiak, BECen eskainiko duen hirugarren kontzertuarekin, abenduaren 6koaren eta 12koaren ostean. ETB1ek zuzen-zuzenean emango du azken emanaldi hori.
Juanito Oiarzabalen bizitzaren gorabeherak, dokumental batean jasota
Oiarzabal, entre Juan y Juanito Javier Alvarok zuzendu duen dokumentalak Juanito Oiarzabalen istorioa eta lorpenak kontatzen ditu. 14 zortzimilakoak oxigeno artifizialik gabe igo zituen hirugarren mendigoizalea izan zen, eta guztira 26 aldiz igo da zortzimilako batera. Mendi Film jaialdian aurkeztu dute dokumentala.
Nhil taldea, Ahotsenean
Musika beltza egiten duen taldeak "Etxea" diskoa aurkeztu du Musikaren Plazan, Durangoko Azokaren bigarren egunean.
Euskara hizkuntza nazional gisa aldarrikatu du Euskal Herrian Euskaraz elkarteak
"Euskaraz bizitzeko, euskal errepublika" lelopean, jende andana bildu da larunbat honetan Durangoko kaleetan zehar, Durangoko Azokaren baitan.
Kulturzaleek eta sortzaileek lepo bete dute Azoka bigarren egunez
Durangoko Azokaren bigarren eguna bete-beteta egon da. Sortzaileak gustura agertu dira Azokak daraman erritmoarekin, eta jendea erruz bertaratu da eguneko planaz gozatzera.